Aurki gaitzazu

Lauaxetan, guzti hau aurkituko dozu

Baloreak eta banakako segimendua

Ikasleen garapen pertsonala alderdi akademiko hutsetik harago ere landu behar dela eta, norbanakoaren tratamendua eta segimendua egiten dugu, berta-bertatik, tutoretzaren eta adituen orientabide-zerbitzuaren bitartez. Ikasleen garapen pertsonal erabatekoa dugu helburu eta beraz baloreetan eta elkarbizitzan heztea garrantzitsua deritzogu.

Etengabeko hobekuntza eta berrikuntza

Berrikuntzaren ildotik lan egiten dugu, edukiei ez ezik prozedurei eta hezkuntza metodologiari ere garrantzia emanez. Lauaxetako irakasle guztiak ikaskuntza-komunitate baten kide dira, hezkuntzaren ikuspegitik puntakotzat deritzegun gai edo metodologien inguruan ikertzen dutelarik.

Emaitzak

Uste osoa dugu emaitzak bikainak izan daitezkeelakoan inor atzean utzi gabe, eta hala frogatzen du ikastetxeak bere ikasketa emaitzekin eta jaso dituen aitorpenekin. Soilik irits daiteke horraino helburua gaitasunen garapena bada eta elkarlan-giro egokia lotzen bada ikasleen, familien eta irakasleen artean.

Bikaintasunezko kudeaketa

Gure hezkuntza-eredua erakundearen kudeaketa etengabe hobetzeko egiten ditugun ahaleginen fruitu da. Horren erakusgarri dira, hain zuzen, ikastetxeak jasotako aitorpenak, hala nola zilarrezko Q ziurtagiria 2001ean, urrezkoa 2003an edo European Quality Award 2007an.

Teknologia berriak

Hezkuntzako teknologia berriak funtsezkoak direlako gure ikasleen garapenerako, Lauaxetako IKTen profesionalek teknologia berriak hezkuntza-etapa bakoitzean ahalik eta egokien txertatzeko lan egiten dute, zeinek bere alorrean jardunez: irakaskuntza, informatika, komunikazioa


Ingurune aparta

Ikastolaren kokapena dala eta, gure ikasleek hiri-gunetik aldendu eta naturaz gozatzeko aukera dute. 6.200 m2 baino gehiagoko kirol instalazio estaliak, 20.400 m2-ko kirol instalazio irekiak, igerileku estalia, errobotikako ikasgela bereziak, laborategiak eta abar.

Berriak

Lauaxetako azken albisteak

Gure buletina harpidetu

Jaso itzazu Lauaxeta Ikastolaren nobedade guztiak ostiralero zure posta elektronikoan

Ikasle ohientzako zerbitzuak

Ikasle ohi bezela dituzun zerbitzuetaz baliatu nahi?

Gurekin lan egin nahi duzu?

Horrela bada ondorengo estekan sartu eta ondoko galdetegiari erantzun mesedez, bertara jotzen baitugu edozein aukera dagoenean.

Hortaz gain beste edozein zalantza izanez gero ere, ondoko emailera idatzi dezakezu: cv@lauaxeta.eus

Gurekin harremanetan jarri nahi?

Erabili formulario hau Lauaxeta Ikastolarekin harremanetan jartzeko.

Profesionalentzako ate irekietara etorri nahi?

Profesional gisa gure ikastola ezagutu nahi duzu? Bete formulario hau hitzordu bat adosteko.

Akreditaziok

Bermatzen gaituzte

Gurekin lan egin nahi duzu?

Horrela bada ondorengo estekan sartu eta ondoko galdetegiari erantzun mesedez, bertara jotzen baitugu edozein aukera dagoenean.

Hortaz gain beste edozein zalantza izanez gero ere, ondoko emailera idatzi dezakezu: cv@lauaxeta.eus

Gurekin harremanetan jarri nahi?

Erabili formulario hau Lauaxeta Ikastolarekin harremanetan jartzeko.

Profesionalentzako ate irekietara etorri nahi?

Profesional gisa gure ikastola ezagutu nahi duzu? Bete formulario hau hitzordu bat adosteko.