Day

17 martxoa, 2022
Aurreko egunetan elikagaien bilketa solidarioa garatu dugu. Ekimena ikastolako 2030 Agenda taldearen eskutik gauzatu da eta Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat izango da. Eskerrik asko parte hartu duzuen familia eta ikasle guztiei! Zuen laguntzari esker, 827 kg elikagai bildu ditugu!
Sakondu
Erronka bati aurre egiteak gure motibazioa pizten du. Gainera, taldean egiten bada eta helburua lortzeko guztien koordinazioa behar bada, benetan talde gisa jarduten ikasten da. Horixe egin dute Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Gorputz Hezkuntzako saioetan. Bestalde, 5. mailakoek muga fisikoak izan dituzte. Atzoko egunean, adibidez, begietan benda bat jarriz aurre egin behar izan zieten...
Sakondu
Atzo, Plastikako DBHko 4. mailako ikasleek klase berezi bat jasotzeko aukera izan zuten, IED Kunsthalek zuzenduta, Lauaxetaren aliantza den Goi Mailako Diseinu Ikastegiak. Beren argazki kamera egin zuten eta gero kanpora irten, probatzeko. Honen erakusgarri, ondoko argazkiak. Eskerrik asko!
Sakondu