Oraingoan, Lauaxetako ikasle ohiak izan dira ikastolara hurbildu direnak, DBHko 4. mailako ikasleekin egotera, haiekin esperientzia partekatzeko. Beren lekuan zeudenean eta zer Batxilergo mota egin erabaki behar zutenean sentitu zutena, pentsatu zutena, …. rta esperientziak erakutsi diena bidean. Izan ere, orain erabakitzeko unean daudenentzat esperientzia hurbil eta esanguratsuak dira. Eta guretzat, plazer bat da egun...Sakondu
Joan den larunbatean Zuhaitz eguna ospatu genuen Lauaxetan eta apurka-apurka normaltasunera itzultzen ari gara. Polita izan zen ikasleak ez ezik, familiak ere ikastolan ikustea, azken bi urteetan ezin izan baitugu horrelako topaketarik egin. Gimnasia erritmikoko taldearen erakustaldia, euskal dantzak, birziklatutako materialekin egindako eskulanen erakustaldia, GreenPower ekimenean parte hartzen duten Batxilergoko ikasleen kart erakusketa, … Eta...Sakondu
Joandako astean, Lauaxetako ikasleak Olinpiada Zientifikoetan abiatu ziran. Estatu mailan egiten den lehiaketa bat da. Momentuz, fase autonomikoan gaude. 3. DBHko ikasleentzat bideratuta dago, baina 2007.urteko ikasleek parte hartzen dute. Beraz, 4.mailako batzuk ere parte hartzen dute. Ikasleek galdera batzuk erantzun behar dituzte hiruko taldeetan, zientziako esparru ezberdinen ingurukoak. Informazio gehiago ondoko loturan. Aurrera! ...Sakondu
Joandako astean, DBH 2. mailako ikasleak Zornotzako Zelaietan egon ziran, Agenda 2030 programaren barruan Udaletxetik Amorebieta Ziklablea egitasmoaren aurkezpenean. Bizikletaren erabilera sustatzeko ekimena da. Interesgarria!Sakondu
Lauaxetako Teknologiako ikasleek Indarpak lantegia ezagutzeko aukera izan dute, Nestor, ikastolako guraso baten eskutik. Bere laguntza haratago doa gainera, ikastolako Greenpower proiektuan murgilduta dauden ikasleei ere laguntzen ari baita, haien kart-a egiten, pieza batzuk fabrikatzen eta bere jakintzak elkarbanatzen. Eskerrik asko! Sakondu