Gaur egun ez da nahikoa gauzak egitea, egiten dena eta nola egiten den jakinarazi behar da. Gure lehentasunetako bat da, nahiz eta egia den batzuetan konplexua dela, ikastolan adin, proiektu eta ekimen ugari biltzen ditugulako, 12 eta 18 urte bitarteko ia 1.500 ikaslerekin. Izan ere, informazio garrantzitsua eta testuingurua eman nahi dizuegu, zuen semearen adinetik...Sakondu
Lauaxetan ikastola espazio ireki gisa ulertzen dugu. Ildo horretan, ikasleak ikasi eta aberastu daitezke, ez bakarrik beren esperientzietatik edo irakasleek adierazitakotik, baita beste pertsona batzuen bizipenetatik eta esperientziatik ere. Horrela, ikasturte osoan zehar Lauaxeta Ikastolan garatzen den Expertia programaren esparruan, gizarte-eragile ugari hurbiltzen dira ikasgeletara, beren ezagutzak eta esperientzia ikasleekin partekatzeko; eta gai asko jorratzen...Sakondu