Zer lotura dute hiru alderdi horiek? Lauaxetan berdintasunaren alde lan egiten duen Haregin ikasle taldearen ekimen bati esker, badute. Izan ere, 2. eskuko arropa-azoka txiki bat antolatu dute, bildutako dirua GKE batera bideratzeko, baina, zehazkiago, Senegalen emakumeak ahalduntzeko proiektu batera. Berdintasunaren alde lan egiten duen Lauaxetako Haregin taldearen eskutik datorren elkartasun ekimen berri bat da:...Sakondu
Familiok espazio eroso bat izan dezazuen, gune berri bat sortu dugu Lauaxetan: Zure Txokoa. Espazio umila da, baina erosoa, eta zurea sentitzea nahi dugu. Espazio honek kontsumo arduratsua, elkartasuna eta bihotzari dei egiten dio, inoiz ez hobeto esanda, bildutako dirua kausa solidario batera bideratuko baita, Bihotzez, elkarteari laguntzera, sortzetiko kardiopatiak dituzten haurrei eta haien senideei...Sakondu