Day

15 azaroa, 2022
Aurten bai, normaltasun handiagoarekin hasi dugu ikasturtea, eta hasieratik martxan jarri ahal izan ditugu familia mendi irteerak, 4 urtetatik LHra arteko familiei zuzendutako ekimena. Natura, eguraldi ona, kirola, familia eta giro ona! Itxura ona du, ezta? Argazki eta bideo batzuekin uzten zaitugu, zuk zeuk egiazta dezazun. Plazer bat!
Sakondu
Nerabezaroa erronkaz eta eskariz beteriko etapa da seme-alaben garapenean. Funtsezko helburuetako bat nortasunaren eraikuntza garatzea da. Aldi berean, nerabezaroan nerabeen pentsamendu, sentimendu eta desio asko beren sexualitatera zuzenduta daude. Prozesu horrekin batera, askotan, kezka, nahasmena eta ziurgabetasuna izaten dira, batez ere sexu-orientazioari dagokionez. Egun hauetan, Batxilergoko 1. mailako ikasleek gai honen inguruan hausnartu ahal izan...
Sakondu