Day

22 abendua, 2022
Eguberriak, lagun ikusezina, urtebetetzea, ospakizun jakin batzuk… jai hauetan ere ingurugiroaren alde ekin dezakegu. Eta gu, laguntzeko gaude. Horretarako eskaintzen dizkizugu Ingurugelak partekatutako ideiak: Gabonetako apaingarriak egiteko ideiak, opari jasangarriak, opariak era jasangarrian biltzeko ideiak, Gabonetako jakiak prestatzeko aholkuak, eta bestelakoak. Ondoko lotura bisitatzea baino ez duzu.
Sakondu
Obren eta espazioen azken fina da horiek erabilgarriak izatea eta sortu ziren helburuari erantzutea, ikuspegi pedagogikotik edo, besterik gabe, erabiltzaileen gozamenetik. Ikasleentzat, familientzat edo ikasle ohientzat baliagarriak izatea. Eta ez dago atzo Ikaspark estreinatu zuten ikasle batzuen aurpegiak ikustea bezelakorik. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzako parke bihurtutako gune berria da. bat. Argazkiekin...
Sakondu
Galdera horri erantzuteko Batxilergoko ikasleak laborategian lanean hasi dira, patatak, sagarrak, ogia eta etxetik ekarritako beste elikagai batzuk aztertuz. Horretarako, hainbat erreakzio kimiko egin dituzte, elikagai bakoitzean dauden gluzidoak identifikatuz.
Sakondu