Albisteak transmititzeaz gain, blog hau gure ikasleen hezkuntzari buruzko esperientziak eta hausnarketak partekatzeko gunea izatea nahi dugu, edozein adin edo etapatan daudela ere. Oraingo honetan, haurren garapenaren funtsezko alderdi bati erreparatu nahi diogu: irakurketa Haur Hezkuntzan! Garrantzitsua da irakurketarekiko interesa lehen urratsetatik sustatzea, etorkizunean ikaskuntza sendoa izateko oinarriak ezartzen baititu. Hitzetatik eta istorioetatik haratago, irakurketak...Sakondu
Orain dela urte batzuk euskara taldea sortu genuen Ikastolan euskararen erabilera sustatzeko asmoz, eta urteotan hainbat ekintza egin ditugu helburu hori lortzen saiatzeko, esaterako, bertso eskola sortu dugu, euskal erreferenteekin hitzaldiak egin ditugu, euskal kulturari lotutako hainbat irteera egin ditugu eta eusliderrak proiektua garatu dugu DBHn. Oraingoan ikasleentzat ez ezik, familientzat ere eskaini nahi ditugu...Sakondu
Noa Blanco, Ane Marin eta Gadea Martinez gara Muymollusc-eko sortzaileak, eta itsaskien oskolekin material berri bat sortu dugu. Gure helburua deialdi honen bidez, laguntza eskatzea da. Banku bat sortuarazi nahi dugu ikastolan jartzeko. Baina, ez ditugu errekurtso nahikoak gure helburua betetzeko. Banku bat sortzeko moldeak, erretsina edo euskarriak saldu edo ekoizten dituen kontakturen bat ezagutzen...Sakondu