Ikasturtean zehar, ikasle nagusiagoek hainbat jarduera egiten dituzte gazteenentzat. Oraingoan Batxilergoko 2. mailako txanda izan zen eta publikoa, HH 5 urteko ikasleak. Irudien bistara, gustatu zitzaien! Bideo labur batekin utziko zaitugu. Sakondu
Argi daukagu adimen artifiziala gure seme-alaben etorkizunean eta geure etorkizunean egongo dela. Geratzeko etorri dela eta oraindik ez ditugula ikusten emango dizkigun aukera guztiak. Gaur egun garatzen ditugun zeregin askotan lagungarri izango zaigu, eta zentzu horretan, gure egitekoa aldatuko du, adimen artifizialak gugatik egin dezakeena aprobetxatuz eta pertsonok eman dezakegun balio erantsidun alderdiak bereituz. Baina...Sakondu
Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, ETBk Lauaxetara hurbildu nahi izan zuen gazteekin berdintasunaz, sexuaz, pornoaz, teknologiez eta emakumeenganako indarkeriaz hitz egiteko. Lauaxetan berdintasunaren alde lan egiten duen Haregin taldea osatzen duten pertsonetako batzuk izan ziran hain zuzen ETBrekin egon direnak. Bere gogoetak Gaur Egun eta Teleberrin izan ziran entzungai. Hemen duzue bideoa, entzun nahi izanez gero.Sakondu
Elhuyar azokan saritutako Lauaxeta Ikastolako hiru ikaslek aukera izan dute BC materials ezagutzeko. BC materialsen zer egiten duten eta zein ikerkuntza lerro dituzten ikasi eta laborategiak bisitatu zituzten eta azkenik, 3D inpresorak nola erabiltzen dituzten material berriekin. Uxue Cruz eta Leire Ibarra izan dira suertatuak. Ikerbasquek, Zientziarako Euskal Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) 2012ko ekainean abiatutako ikerketa-zentro autonomoa...Sakondu