Ezaguna da musikak gazteen artean daukan eragina, eta zer nolako identifikazioa sortzen den hainbat kanta edo musikarirekin. Kulturara gerturatzeko bide ezin hobea da musikarena. Hori dela eta, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa zabaltzeko, Musikariak Ikastetxeetan izeneko programara gehitu gara eta gaurkoan, DBH4.eko ikasleek Liher ezagutzeko aukera izan dute. Informazio nahi baduzu, ondoko esteka partekatzen dizugu.Sakondu
Batxilergoko 1. mailako ikasle batzuk boluntariotza-programa batean murgildu dira Orue egoitzan. Gaur hasi da, hain zuzen ere, ekimen hau, eta Orueko bi profesionalek programa aurkeztu diete gure ikasleei. Saio horretan, neska-mutilek gehiago ezagutu dute egoitzako bizitzari buruz eta egoiliarren bizitzan alde nola eragin positiboa egin dezaketen. Hemendik aurrera, gure ikasleek astero bisitatuko dute egoitza, egoiliarrekin...Sakondu