Gaitasunak garatzeko, garrantzitsua da erronkak izatea, bai ikastolan, bai ikastolatik kanpo. Horrela, ikasleek, gainera, gai diren guztia deskubritzen dute, eta horrek eragin positiboa du autoestimuan eta motibazioan; izan ere, asko dute emateko! Egun hauetan, hain zuzen ere, ikasle batzuk beren lanak erakusten ari dira Exporecerca azokan. Exporecerca urteroko ekitaldia da, eta Espainia osoko ikertzaile gazteak...Sakondu
San Mameseko zelaiguneak Greenpower Iberia-Bridgestone ibilgailu elektrikoen zirkuituaren laugarren edizioko lehen proba hartuko du igande honetan. Horien artean, Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasleekin osatutako 2 talde. Ekintzailetza-proiektu honen helburua mugikortasun jasangarria eta STEM trebetasunak – Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika – sustatzea da, beren auto elektrikoak diseinatuz eta eraikiz. Igandeko topaketa beste urrats bat...Sakondu
Norbere errealitatea hobetzeko ekintzailetza, jarrera eta gaitasun garrantzitsua da gure seme-alaben eta ikasleen etorkizunerako. Horretan jarduten dugu hainbat ekimenetan, besteak beste, Egin eta Ekin programan. Joandako egunetan, DBH 2. mailako gazteek, Errotik, gaztanderiara joateko aukera izan dute, Keparen ekintzailetza adibidea gertutik ezagutuz. Bertan, Kepak, behiak zaindu eta bere esnearekin ikastolan jaten dugun yogurta eta gaztak egiten ditu....Sakondu