Day

9 abendua, 2024
Eskerrik asko “Non dago Peter Rabbit?” ekitaldian gure baratze eskolarraren produktuen mini-feriari esker, KulturLab-eko liburutegian liburu berriak ditugu! 🎉 Gaur Haur Hezkuntzako txikienei eman dizkiegu. 🤗📖 Haien artean, Mamuki, Nerea Ariznabarretarena, Lauaxetan ipuin musikatuan izan zena!🎉 Aurpegiak ikusi nahi dituzue? Hemen dituzue bideo batean!
Sakondu
Zerbait ikasteko ez dago esperimentatzea bezala. Hori da Lauaxetan egiten ditugun truke-esperientzien kasua. Horietan ez da hizkuntza bat bakarrik ikasten. Beste kultura bat ezagutzen da, beste errealitate bat, horrek dakarren irekitasuna barne. Egun hauetan gure ikasle batzuk Danimarkan elkartrukean izan dira. Ondo izan!
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako futbol zelaia argiztatuta dago! Neguko egun ilunak ez dira arazo izango guretzat, izan ere, zelaiak 3 argiztapen maila eskaintzen ditu, partida erdi-profesionalak ere ospatzeko egokia. Energia-kontsumo jasangarria bermatzen duen teknologiarekin, ingurumena errespetatzen dugu, kirola eta ingurumenarekiko ardura uztartuz. Bideoan ikus dezakezu.
Sakondu