Gaur Estatuko hainbat hiritako kale, plaza eta patioak musikaz bete dira Musikatzen 2025 ekimenari esker. COAEMek (Musika Hezkuntzako Elkarteen Konfederazioa) sustatutako jardunaldi honen helburua hezkuntza maila guztietan musika-irakaskuntzaren garrantzia aldarrikatzea da ππ΅ π· Lauaxetatik parte hartu dugu ilusioz. Gure ikasleek Musikako ikasgelan egunerokoan egiten duten lana partekatu zuten ingurukoekin. Ez zen kontzertu berezirik prestatzeko beharrik,...Sakondu
Euskara maite duzu eta ondo pasatzea gustuko duzu? Orduan, prest egon!π Maiatzaren 17an, Euskaraldiaren GINKANA ospatuko da Amorebietan, eta denok zaudete gonbidatuta parte hartzera, bertakoak izan edo ez! π π£ Zer da ginkana hau?Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin sortu den jarduera dibertigarri bat da. Parte-hartzaileek joko eta erronka ezberdinak gainditu beharko dituzte euskaraz, adinaren arabera sailkatutako...Sakondu
Lauaxetako 1. Batxilergoko ikasleek esperientzia paregabea bizi izan zuten Industria Erronkaren amaierako ekitaldian parte hartuz. π§ π‘ SPRIren bidez Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ekimen honek 700 ikasle baino gehiagori aukera eman die industria-enpresa baten funtzionamendua simulatzen, errealitate industriala lehen eskutik ezagutuz. Ikasturtean zehar, ikasleek enpresak bisitatu dituzte eta sektoreko profesionalekin hartu-emanetan aritu dira....Sakondu