Duela egun batzuk burutu da STEAM Euskadi Sarien bosgarren edizioa, Eusko Jaurlaritzak eta Innobasquek sustatutako ekimena. Euskadin STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) hezkuntzaren arloan ekimen berritzaileak garatzen dituzten erakundeei zuzenduta daude sari hauek. Parte-hartzaileen artean daude ikastetxeak, unibertsitateak, lanbide-heziketako zentroak eta hainbat erakunde sozioekonomiko, hala nola hezkuntza ez-formaleko zentroak, ikerketa-zentroak eta enpresak.
Aukera hau aprobetxatu nahi dugu parte-hartzaile guztiak zoriontzeko, hezkuntzatik STEAM eremua garatzen laguntzeagatik. Bereziki gure ikasle ohia, Maialen Zalbidegoitia, zoriondu nahi dugu egindako lan eta ekarpenagatik.
Gainera, Urtza Garai EHUko Hezkuntza Fakultateko dekanoa zoriondu nahi dugu, STEAM hezkuntza sustatzeko hartu duen konpromisoagatik.
Sari horiek STEAM hezkuntzaren bikaintasuna eta berrikuntza aitortzeaz gain, diziplina horiek Euskadiren garapen ekonomiko eta sozialerako duten garrantzia ere azpimarratzen dute. Zorionak!