Lauaxeta Ikastolak pertsona gisa garatzen laguntzen die ikasleei, etorkizunean gero eta konplexuagoa den gizarte batean gauzatu eta integratzeko gai izan daitezen, gizarte horren hobekuntzan parte hartuz.
Lauaxeta Ikastolaren Hezkuntza Proiektua berritzailea da, erreferentea gizartean, eta haren garapenaz arduratzen diren pertsonak, gaian adituak dira eta kalitate handiko baliabideak erabiltzen dituztenak, zerbitzu osagarrien kalitateagatik eta gizartearekiko konpromisoagatik bereizten direlarik.
Lauaxeta ikastola irabazi asmorik gabeko familia kooperatiba bat da, gizartearentzat onuragarria izan nahi duena, ekonomikoki bideragarria eta ingurumenarekiko arduratsua.
Ikastolak kooperatibisten batzarra antolatzen du urtero. Bertan, urteko kudeaketa-plana aurkezteaz gain, kooperatibaren urteko kontu ekonomikoen auditoria aurkezten da.
Gainera, Ikastolako Kontseilu Errektorea (Batzarrak aukeratutako 11 gurasoz osatutako taldea) hilero biltzen da Ikastolako Zuzendaritzarekin, abian dauden proiektuen eta lan-ildoen jarraipena egiteko.
Gure hezkuntza-eredua posible da Ikastolak erabiltzen duen prozesukako kudeaketa-sistemari esker, Europako EFQM ereduan oinarrituta. Eredu horren bidez, eguneroko jarduera bakoitza dagokion prozesuaren arabera antolatzen dugu (kudeaketa ekonomikoa, kudeaketa akademikoa, zerbitzu osagarriak), modu eraginkorrean.
Etengabeko hobekuntza-sistema horri esker, prozesu guztiak egitura antolatu batean integratu ahal izan ditugu, prozesuen arteko talkarik eta bikoiztasunik gabe.
Lortutako sarien ildoari jarraituz, gure asmoa ikasten eta hobetzen jarraitzea da, hezkuntzaren arloko nahiz beste sektore batzuetako erakunde eta enpresen eskutik.
Zentzu honetan, Lauaxetaren ekintzak eta programak UNESCOren bost esparruetan kokatzen dira: hezkuntza, natur eta giza zientziak, kultura eta informazioa eta komunikazioa, 2030 Agendarekin eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuekin dugun konpromisoa erakutsiz.