Lauaxeta Ikastolak onuragarria izan nahi du gizartearentzat, ekonomikoki bideragarria eta arduratsua ingurumenarekiko.
Hala izan dadin, gure erakundearen gizarte-erantzukizuna ikastetxearen prozesu guztietara zabaltzen da, eta, ondorioz, elkarren osagarri diren Ikastolaren bi alderdietara: hezkuntza-eredua eta kudeaketa-sistema.
Gure hezkuntza-eredua Ikastolak darabilen prozesukako kudeaketa-sistemari esker gauzatu daiteke.
EFQM Europako ereduan oinarrituko sistema honen bitartez, eguneroko jarduera bakoitza dagokion prozesu motaren arabera antolatzen dugu (kudeaketa ekonomikoa, ikasketen kudeaketa, zerbitzu osagarriena…) modu benetan eraginkorrean. Etengabeko hobekuntza-sistema honek prozesu guztiak egitura antolatu batean txertatzea ahalbidetu digu, prozesuen arteko talkarik eta bikoiztasunik gabe.
Horrelako kudeaketa-sistema Ikastolaren ikusmoldea garatzeko eta gure plan estrategikoak hedatzeko aplikatuz eskuratu ditugu, hain zuzen ere, hainbat sari eta gizarte-aitorpen, gure hezkuntza-ereduagatik eta bezeroen zein ikastetxeko langileen gogobetetze-maila hobetzeagatik emanak, haien artean honako hauek aipagarrienak: zilarrezko Q-a 2001ean, Hezkuntza eta Zientzi Ministerioaren sari bana 2001ean eta 2002an, urrezko Q-a 2003an, “European Quality Award Finalist” izendapena 2004an eta 2006an, eta “Prize winner” prozesukako kudeaketagatik eta “European Quality AWARD” 2007an.
Lortutako sariak jarraibide hartuta, gure asmoa ikasten eta hobetzen jarraitzea da, hezkuntza alorreko zein beste sektore batzuetako erakunde eta enpresen eskutik.
Aurrekoez gain, Lauaxeta Ikastola, Euskal Herriko UNESCO Sareko (EHUS) kide da, UNESCOrekin erlazionatutako 19 erakunde publiko eta pribatuz osatutako sarea. Zentzu honetan, Lauaxetaren ekintzak eta programak UNESCOren bost eremuetan kokatzen dira: hezkuntza, natur eta giza zientziak, kultura eta informazio eta komunikazioa, 2030 agendagaz eta Garapenerako Helburuekaz konpromisoa agertuz. Lauaxeta Ikastolaren ekintzak, Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuekaz bat datoz.