Derrigorrezko Lehen Hezkuntzan sei maila daude, eta maila horietan oinarrizko gaitasunak finkatzeaz gain, lan egiteko teknikak ere sartzen dira, errealitatea aztertzeko eta haren ikuspegi arrazional eta objektiboagoa izateko.
Gero eta zailagoak diren lanak egiten dira, lankidetzan lan egiten hasten dira eta ikasleak gero eta autonomoak dira. Prozesu honetan guztian, norberaren desberdintasunen arabera, hainbat ikaskuntza-egoera eta -erritmo egoten dira.
Beraz, ikasle bakoitzaren berezitasuna, autonomia eta irekitasuna modu egokian tratatu behar dira.
Jakinaren gainean erabiltzen dira gaitasunak eta tresnak, ezagutza modu autonomoan ikertzeko eta aztertzeko.
Konpetentzien araberako lanaren helburua ikasleak zenbait gaitasun garatzea da, bere erronka pertsonalei aurre egin diezaien eta zoriontsu izateko gaitasunean laguntzeko. Izan ere, gaitasunen helburua ez da “jakitea” bakarrik, “egiten jakitea” ere bai.
Jakintza hori aplikatzen da eta hainbat egoera eta testuingurutara egokitu daiteke. Horrela, bizitzan ondo moldatzen jakingo dute gure ikasleek. Kontzeptuzko edukiek garrantzitsuak izaten jarraitzen dute, baina ez dira helburua, baliabidea baizik.
Lauaxeta Ikastola euskalduna da eta ama hizkuntza bezala edozein duten familiak jasotzen baditu ere, konpromiso osoa dauka ikasleen euskalduntze prozesuarekin eta euskaldun identitatearen baloreekin. Horregatik hainbat ekimen eta eskaintza dauzkate ikasleek beraien bizitza akademiko guztian zehar:
Ikasketa prozesuaren ardatz oinarri nagusia pentsamendua da. Gero eta pentsamendu prozesu eraginkorragoak gauzatu, hare eta esanguratsuagoa eta aberatsagoa izango da ikasketa arlo guztietan, bai pertsonalean eta baita akademikoan ere.
Horregatik ezinbestekoa da ikasleek txikitatik pentsamendu analitiko, kritiko, sortzaile eta metakognitibo eraginkorrerako jarrerak, ohiturak, trebeziak eta estrategiak bereganatzea.
Gure helburua ikasleek txikitatik balore eta konpromiso etiko, sozial eta zibikoak garatzea da. Horregatik asteroko “etika eta filosofia” saioetan, ikasleek, pentsamendu filosofiko eta kritikoaren lanketarekin batera, aipatutako baloreak garatuko dituzte honakoei esker:
Ezagutza ez da informazioa jaso eta gordetzea soilik, ikasketa esanguratsua oinarri duen prozesu sakonagoa eta konplexuagoa baizik.
Ikastolan lantzen diren edukiak benetan praktikoak, funtzionalak eta iraunkorrak izateko, bizitzako egoerei aurre egiteko balizkoak eta transfergarriak izan behar dira. Horregatik hainbat metodologia eraginkor eskaintzen dizkiegu gure ikasleei:
Gizakiok eginaren eginez garatzen ditugu trebeziak eta horretarako ezinbestekoa da entrenamendua. Baina ez edozein motatakoa. Entrenamendua entsegu-errore bidezko ikasketan oinarrituta badago eta gainera ludikoa eta motibagarria bada, eraginkorragoa izango da.
Horregatik ikasleek zenbait trebeziren entrenamendu autonomorako eta ludikorako, formatu ezberdinetako hainbat material (manipulatiboak, mahai jolasak, app-ak, robotak…) daukate beraien eskura.
Ikasle bakoitzaren ikasketa erritmoak, gaitasunak eta beharrizanak ezberdinak dira, beraz “denontzako berbera” ez da formula pedagogiko egokia. Ikasleek aukera ezberdinak dituzte ikasketa eta garapen bide indibidualak erabakitzeko eta sendotzeko:
“Ez dago ikasketarik norbere akatsen eta ahulezien kontzientziarik gabe”. Horregatik ikasle bakoitzak bere gaitasunen ikuskapenerako eta ebaluaziorako estrategiak garatzeko aukerak ditu.
Horrela, hobekuntza plan pertsonalak diseinatuz, autoerregulatu eta “hasi” egiten dira. Erabiltzen ditugu tresna esanguratsuenak:
Gizakiok sozialak garen einean, gure inguruko pertsonekin interakzioan aritzea funtsezkoa zaigu. Baina elkarreragin hori benetan errespetuzkoa eta produktiboa izatean datza gakoa.
Horregatik ikasleek txikitatik bizikidetza osasuntsu eta positibo baterako trebeziak garatzen dituzte honakoen bitartez:
Lauaxeta ikastola osatzen dugun kideak komunitate baten partaide gara. Horrexegatik Lehen Hezkuntzatik ematen diegu gure ikasleei komunitate horretan parte aktiboa hartzeko aukera.
Ikasle batzorde hauek, ikastolako izaeraren bereizgarrietako bat dira eta ezinbestekoak dira gure egunerokotasuneko elkarkidetzak aurrera egin dezan:
Lauaxeta ikastolan elkarrekin ikasten dugu; gaztetxoak nagusiagoekin eta nagusiak gaztetxoagoekin.
Horrexegatik, ikasleek beraien ikasketa ibilbidean zehar elkarrekintza anitzak burutzen dituzte adin desberdinetako ikasleekin zerbitzu bidezko ikasketa programaren barruan:
Proiektu honen izarra Eskola Ortua da.
Honi esker, ikasleak ingurumen-hezkuntza bereganatzen dute ikasleek, eta ingurunea errespetatzen, gizakien arteko eta gizakien eta naturaren arteko harremana ulertzen ikasten dute ikas-proiektu ezberdinen bidez:
Gure ikasleak zoriontsuak izan daitezen nahi dugu, eta hori lortzeko hainbat trebezi garatu behar dituzte: autoestimua, autoerregulazioa, konfiantza eta ausardia, autonomia, baikortasuna…
Ikasleek bere bizi akademiko guztian zehar hainbat aukera izango dituzte gaitasun guzti hauek garatzeko:
Norbere ideiak eta sentimenduak eraginkortasunez partekatzea ez da ataza erraza.
Horregatik ezinbestekoa da ikasleek komunikazio eta hikuntza gaitasunak esplizituki lantzeko programak eskaintzea eta hare gehiago, eleaniztasuna bultzatuz. Horretarako:
Gizakiok txikitatik sormenerako berezko gaitasuna badugu ere, inguru hurbilean aukera estimulagarriak aurkitzen baditugu, gure pentsamendu sortzailea eta dibergentea gehiago elikatzen da.
Ikastolan ikasleek hainbat aukera dituzte beraien ideiak kreatiboki adierazteko:
Gure eredu pedagogikoak eta curriculum-mailan, eta metodologia- eta ebaluazio mailan batik bat, egiten joaten diren aldaketek, aldaketak ere ekartzen dituzte eremuetan eta azpiegitura informatikoan.
Beraz, etapa honetako ikasleek lan egiteko tresna bat (iPad) izango dute hezkuntza-beharrei eta egiten dituzten berrikuntza-proiektuen beharrei hobeto erantzuteko.
Gailu hori pertsonala da, beraz, gelan normalean erabiltzen dituzten koaderno, arkatz, boligrafo eta bestelakoen osagarria izango da.
Proiektuka lan eginez, metodo zientifikoa eta prozesu teknologikoak lantzen dituzte Unescoko Garapen Iraunkorrerako Helburuekin batera.
Irakasgai hau, euskeraz gain ingeleraz eskaintzen da 3.mailatik aurrera. Euskeraz ulermen eta adierazmen maila egokia dutenek, edukiak ingeleraz lantzeko aukera izango dute. Proiektu nabarmenenak: