Gaurkoan, urriko azoka ospatzen dogu Lauaxetan. Kalabaza, porruak, aza, brokolia, dana eskola-baratzetik jasotakoa, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek kudeatutako azoka batean. Ikusi nahi dozu?
Poster eta muralen sorkuntzatik, azokaren antolaketatik, salmenta-postuen arretatik, guztia ikasleen esku dago.
Lauaxetaren baratzeak ez dau inolako produktu kimikorik erabiltzen, eta garraiobidea ikasleen eguneroko joan-etorria da; beraz, bildutako guztia % 100 ekologikoa da. Bere burua finantzatzeko asmoaregaz, baratzean jasotako guztia familiei eta irakasleei eskaintzen jake, baita GASCAri eta jatetxeren bati ere.
Gainera, ez da plastikorik erabiltzen. Horregatik, etxetik poltsak ekartzeko eskatu jake familiei. Hala ere, nahi dauanak Lauaxetaren oihalezko poltsa bat ere eskuratu daike.
Erosketan parte hartzen daben guztien artean, gainera, produktu ekologikoak dituen saski bat zozketatuko da.
Zorte on!