Kirola eta jarduera fisikoa egitea bizitza estilo osasuntsu baterako ezinbesteko baliotzat jotzen ditugu.
Horregaitik garrantzitsua da txiki txikitatik kirolerako eta jarduera fisikoa egiteko ohitura eta zaletasuna piztea, ohitura bihurtzen dena egitea ez delako horrenbeste kostatzen, eta nagusitan ohitura berriak hartzea zailagoa izaten baita.
Horretarako kirol eta jarduera fisikoaren ibilbide kurrikular oso bat izateaz gain, baliabide eta kirol instalazio egokiak izatea garrantzitsua da,jarduera fisikoa esparru egokietan egiterakoan askoz esanguratsuagoa eta errazagoa delako ikasleentzat bere garrantzia ulertzea.
Horrez gain elikadura ohitura osasuntsuak ere txikitatik hastea osasunerako ezinbestekotzat jotzen dugu. Zer jan, eta zelan jaten den ikasketa bat da, eta hau era koziente baten ikasleekin eta familiekin jorratzea, ikasketa helburu bat da.
Txiki txikitatik gorputza mugitzea, gorputzeko atal guztietaz koziente izatea eta era egokian erabiltzea ikasi egiten den gauza bat da.
Horregaitik garrantzitsua da psikomotrizitate plangintza egoki bat jarraituz, Haur Hezkuntzako ikasleek mugikortasuna, koordinazio korporala, erreflexuak, etab. garatzen joatea.
Burmuina entrenatzen ari gara psikomotrizitatea lantzerakoan. Burmuina baita gorputze osoaren koordinazioaz arduratzen den organoa, eta gorputza garatzen joan behar da, burmuinak ematen dituen aginduei zehaztasunez erantzuteko.
Natura eta espazio irekiak gorputza garatzeko baliabide ezin hobeak dira. Horregaitik ikasleak kanpoaldean eta naturarekin kontaktuan daudela eroso sentitzea garrantzitsua da.
Horrez gain, espazio irekietan egotea, ikusmena garatzeko tresna ezin hobea da, eta hemen ere burmuina bere osotasunean garatzeko ikusmena, ukimena, entzumena eta usaimena ezinbesteko informazio eskuratzen dituzten iturri garrantzitsuak dira.
Ikastolak eskaintzen duen eskolaz kanpoko kirol aukera zabaltasuna, kirolari eta bizimodu osasuntsuari ematen zaion garrantziaren beste ebidentzia bat da.
Haur Hezkuntzako umeetatik hasi eta Batxilergorarteko ikasleek eskolaz kanpoko kirol eskaintza anitza dute. Bai eguerdietan egiteko, arratsaldeetan edo asteburuetan.
Garrantzitsuena ez da horrenbeste zer edo noiz, baizik eta kirola egitea.
Kirola egitea, kirola egiteko baliabide egoki gabe, zailtasunak jartzea da. Horregaitik, Ikastolak dituen kirol instalazio egokiei ahalik eta etekin handiena ateratzen zaie, ikasle txiki eta nagusiagoek egin nahi dituzten kirol guztiak egin ditzaten.
Judo, igeriketa, saskibaloia, futbola, voleyball, hockey, eskupilota, eskalada, etab. dira besteak beste ikastolan praktikatu daitezkeen kirolak.
Kirol bat egitea gustatzen zaizun ala ez jakiteko lehenengo ekintza, kirol hori praktikatzea da. Horretarako, Ikastolako Gorputz Hezkuntza departamentutik hasita eta eskolaz kanpoko ekintza planerarte, ikasleei kirol ezberdinak praktikatzeko aukera ematen zaie.
Kirol guztien artean, urarekin loturik kirolak, garrantzia berezia dute, Ikastolako ikasle guztiek igeriketa egiten dutelako Lehen Hezkuntzatik hasita, Gorputz Hezkuntzako programazioaren barruan.
Jarduera fisikoa eta kirola familian egitea, ikasle gazteei asko gustatzen zaien ekintza da. Horretarako, hainbat asteburuetan urtean zehar, Ikastolak antolatuta famili txangoak egiteko aukera egoten da.
Bakoitza bere erritmora, bakoitza bere helburuarekin, baina guztiok kirola eta jarduera fisikoa egiteko asmoarekin.
Jarduera hauek naturarekin kontaktuan egiten dira eta Ikastolako monitoreek koordinatzen dituzte.
Kirola egitea osasun egokia izateko ezinbesteko baldintza dela argi dago, eta elikadura ohitura egokiak izatea ere ezinbestekoa da.
Lauaxetan ikasle guztiek bazkaltzen dute jantokian egunero. Ikastolan bazkaltzen den janaria, bertan prestatzen da, eta nutrizionista profesionalek diseinatutako menuak dira. Aldiro aldiro gainera, kanpo auditoreen bidez, menu hauen egokitasuna auditatzen da.
Barazkiak, frutak, kalitatezko proteinak, elikadura orekatua, ahalik eta frijitu gutxien izatea, etab. dira menuaren ardatzetariko batzuk. Gainera Bertoko planarekin, Ikastolako ortuan, ikasleek urtean zehar zaintzen dituzten barazkiak ondoren Ikastolako jantokian bazkaltzen dituzte hainbat momentutan. Eta horrez gain, inguruko ekoizleen produktuak lehenesten dira ere menuak definitzeko orduan.
Horrez gain, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei, hamaiketakoa ere Ikastolan ematen zaie. Hamiaketako honetan egunero fruta ezberdin bat ematen zaie, ohitura egokiak barneratzen joan daitezen.