Aurki gaitzazu

STEAM, Ikasketa humanista eta Filosofia

Hezkuntza eta pertsonaren ikuspegi holistikoa du Lauaxeta ikastolako hezkuntza proiektuak, horregatik da garrantzitsua ikasleari arlo ezberdinetako eta diziplina ezberdinetako praktikak eta esperientziak uztartzea.

Etorkizuneko pertsona, etorkizuneko hiritar eta etorkizuneko profesional osoa izateko ezinbestekoa.

11Lauaxeta ikastola
Filosofia eta etika

Gure helburua ikasleek Haur Hezkuntzatik hasita balore eta konpromiso etiko, sozial eta zibikoak garatzea da. Horregatik asteroko Lehen Hezkuntzan “etika eta filosofia” saioetan, ikasleek, pentsamendu filosofiko eta kritikoaren lanketarekin batera, aipatutako baloreak garatuko dituzte honakoei esker:

Gaitasun digitala, robotika eta programazioa

Gaitasun digitala funtsezko gaitasuna da, zalantzarik gabe, gure ikasleen etorkizunean. Hori dela eta, Lauaxetan diziplina anitzeko profesionalen talde bat dugu, teknologiak ikasgelan sartzeari buruz hausnartzeaz eta erabakiak hartzeaz arduratzen dena.

 

Ezagutza zientifikoa robotika eta programazio tailerren bidez indartzen da. Horrela, ikasleek programazio-lengoaiak ezagutu eta sakontzen dituzte.

Bestalde, pentsamendu logiko eta egituratuaren garrantziaz konturatzen dira. Robotikako tailer berezi bat dugu, eta ArkiLego eta LEGO Mindstorm robotak, Arduino eta bestelako programazio-lengoaiak erabiltzen dira.

11Lauaxeta ikastola

 

Hausnarketa bidezko ikasketa

Ikaskuntza gogoetatsua ikasi nahi dena, bai jarrerak bai edukiak, sakonean ikasten dela bermatzeko modurik eraginkorrena da.

Horrela, ikasleak etengabe aztertu eta ebaluatzen du egindako lan-prozesua, eta hobetzeko ondorioak ateratzen ditu, geroago berriro aplikatu ahal izateko.

11
11Lauaxeta ikastola
Pentsamendu kritikoa & pentsamenduan oinarritutako ikasketa 

Ikasketa prozesuaren ardatz oinarri nagusia pentsamendua da.

Gero eta pentsamendu prozesu eraginkorragoak gauzatu, hare eta esanguratsuagoa eta aberatsagoa izango da ikasketa arlo guztietan, bai pertsonalean eta baita akademikoan ere.

Bizitzaren aurrean jarrera kritikoa izatea, irizpide propioak garatzen jakitea, arrazoiak era argudiatuan garatzea, etab. dira pentsamendu kritikorako konpetentziak bilatzen dituen elementuak. 

Boluntariotza proiektuak eta gizarte konpromisoa

Gaur egungo erronka adituak izaten ikastea da, baina gure gizartearentzat erabilgarriak izanez. Hori dela eta, Lauaxetako ikasleek zenbait ikaskuntza-proiektutan parte hartzen dute.

Hor, ezagutzetan, gaitasunetan, trebetasunetan, jarreretan eta balio moraletan dituzten ezagutzetan emaitzak hobetzeaz gain, beraien inguruarekin konpromisoa duten herritar gisa ere jokatzen dute.

Batxilergoko ikasleek azkenik, beraien konpromiso soziala Ikastola bidez garatzeko aukera dute. Ikastolak hitzartutako hainbat erakunderekin garatzen da proiektu hau.

Ikasleak berarentzat esanguratsuena den proiektuan parte hartzen du, konpromisoa eta hurbiltasuna beramtuz.

11
11
Irakurketa pertsonalizatua eta proiektu literarioak

Irakurketa eta ulermenerako konpetentzian oinarrituta, ikasle bakoitza bere irakurketa portfolioa sortzen joaten da, bere gustu eta zaletasunei hoberen egokitzen zaizkion irakurketen ibilbidea osatuz.

Izan ere argi dago Literatura bizi egin behar dela. Irakurketa zaletasuna emozioen bidez lortzen da, beraz garatzen diren proiektu literarioen bidez, ikasleek literaturari emozionalki lotzeko aukera izaten dute.

Sormena eta ekintzailetza

Gizakiok txikitatik sormenerako berezko gaitasuna badugu ere, inguru hurbilean aukera estimulagarriak aurkitzen baditugu, gure pentsamendu sortzailea eta dibergentea gehiago elikatzen da.

Ikastolan ikasleek hainbat aukera dituzte beraien ideiak kreatiboki adierazteko:

  • Kultura artistikoa: Obra ezagunenen interpretazioa eta representazioa
  • Arte lan libreak eta gidatuak (teknika artistikoak)
  • Design Thinking proiektuak

Horrez gain, DBH eta Batxilergoan ikasleek beraien ekintzailetza prolektua sortzeko aukera dute, are eta gehiago, aholkulari profesionalekin harremanetan jartzen dira ikasleak.

11Lauaxeta ikastola
11
Ikerlari programa, ODSak eta Eskola ortua

Naturarekiko eta inguru naturalekiko harremana txiki txikitatik lantzen da. 

Mundu naturala aztertzearekin zerikusia duten zenbait proiektu jasotzen dituen programa da.

Hor, ikasleek ikertzaileenak eta esploratzaileenak egingo dute, hipotesiak sortuz, datuak bilduz eta aztertuz, naturaren indar eta elementuen arrazoi eta eraginei buruz gogoeta eginez. Nabarmentzekoa da eskolako ortuak programa honetan duen protagonismoa.

Horren bidez ingurumen-hezkuntza bereganatzen dute ikasleek, eta ingurunea errespetatzen, gizakien arteko eta gizakien eta naturaren arteko harremana ulertzen ikasten dute.

Eskola ortuari esker ikasleak ingurumen-hezkuntza bereganatzen dute ikasleek, eta ingurunea errespetatzen, gizakien arteko eta gizakien eta naturaren arteko harremana ulertzen ikasten dute ikas-proiektu ezberdinen bidez.

11Lauaxeta Ikastola
STEAM Feriak

Zientziek eta STEM diziplinek ikerketa eta esperimentazioa dute helburu nagusietariko bat.

Eta ikasketa horiek praktikara eramateko eta jendearen aurrean aurkeztu eta defendatzeko, Lauazoka zientzia Feria antolatzen da.

Bertan ikasle talde ezberdinek egin dituzten STEM arloko lanak aurkezten dituzte. Lauazoka honek, Elhuyar Zientzia azokaren “antesala” bezala 

Green Power 

STEAM arloetan, ikasleen Batxilergoan garatzen duten proiektua da Green Power.

STEAM arloa eta Ekonomia batzen ditu proiektu honek, ikasleek proiektu osoa kudeatzen baitute.

Lasterketetan konpetituko duen kotxe bat diseinatu eta fabrikatzen dute, mugikortasun elektrikoan oinarrituta eta inqenieritza, teknologia, fisika, kimika eta ekonomiako ezagutza teknikoak aplikatuz.

11Lauaxeta ikastola
Gure web bisitariei esperientzia garden eta eroso bat eskeintzeko asmoz, cookie-ak erabiltzen doguz. Gure webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dozuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu pribatutasun pribatutasun politika atala.
JarraituPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. cumple con los requisitos establecidos en la Ley 34/2002, de 11 de julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y Comercio Electrónico, en la Ley 56/2007, de 28 de diciembre, de Medidas de Impulso de la Sociedad de la Información, así como en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, sobre Protección de Datos de Carácter Personal, y su normativa de desarrollo, y a tal fin ha creado este aviso legal.

Web gunearen jabetza

www.lauaxeta.eus domeinua, Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ena da
Helbidea: Barrio San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano
Tel.: 946300020
Fax: 946300181
email: mailto:ikastola@lauaxeta.eus
IKF-F48090922

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. Familia kooperatiba bat dugu, irabazteko asmo gabea eta Administrazioak interes publikodun bezala zehaztutakoa, euskaldun y eleaniztuna, gizartearekin konprometitua eta osotzen duten pertsonei erabat irekia.

Lauaxetako estatutuak, 1988kop azaroaren 29an onartu ziran eta Elkarte Kooperatiboen Inskripzio Liburuan jasoak, BI-365 zenbakiaz aurkitu daitezkelarik.

Bere helburu soziala, Unibertsitate aurreko hezkuntza zerbitzuak eskaintzea da eta horretarako maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate desberdinak ditu aukeran. Aldi berean hainbat eskolaz kanpoko eta udako ekintza eskaintzen ditu.

Webgunearen helburua

Webgune honek, Lauaxeta Ikastolako familiei edota interesdunei, Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza inguruko ekintza, zerbitzu eta albisteen berri ematea du helburu. Webgunea bisitatzeak beronen erabiltzaile bihurtzen du bisitaria eta ohar honetan zehazten beronen baldintzak onartzea dakar berarekin batera.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ek webgune honetako edukiak hobeagotu, aldatu edota ezabatzeko gaitasuna du, ala erabakiz gero,

Webgune honetako edukiak, familia, ikasle edota interesdunei Informazioa helarazteko helburuz zehaztu dira.

Gune honen bitartez eskaintzen diran eduki oro (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, software,…) Lauaxeta Ikastola, S.Coop.enak dira, edota dagokionean, hirugarren batenak. Hauen erreprodukzioa egin nahi izanez gero, iturriak aipatzea eta gure webgunerako lotura zehaztea beharrezko izango dira.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. ez da webgune honen erabiltzaileek egin dezaketen erabilera okerrari lotutako kalteen erantzule egiten, ezta hauek egin dezaketen arau-hausteen arduradun egiten.

Datuen babesa

Webgune honen bitartez, ate irekiak, kontaktu edota blogari lotutako formulario bidezko informazio eskatzaileen datuak biltzen dira. Inola ere, datuok ez dira hirugarrenen eskutan jarriko eta informazio eskatzaileen zerbitzua betetzerakoan ezabatuak izango dira.

Blogean harpidetutako pertsonak, edozein momentutan eskatu ahalgo dute bertan baja ematea.

Aldi berean, hautagaien datuak ere biltzen dira eta hauek bildutako informazioa ere ez da hirugarrenen eskutan jarriko eta ezabatua izango da, zaharkitua dela ulertzen denean.

Edozein kasutan ere, interesa duenak, bere onespena aldatu dezake, datuak ezabatu edota aldatzeko eskatuz, lopd@lauaxeta.eus idatziz edota San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano helbidera zuzenduz.

Cookiak eta loturak

Wegune honek cookiak erabiltzen ditu, hau dau, ordenagailuan kokatzen diran testu artxiboak, websiteari, bisitarien erabilketaren analisia egiten laguntzeko helburuz. Cookie horiek inoiz ere ez dute informazio pertsonalik jasotzen.

Erabiltzaileak, nabigatzailea ere konfiguratzeko aukera du, cookie hauen instalazioa eragotziz, baina baliteke horren ondorioz webgunearen funtzionaltasun guztiak erabili ezin izatea.

Indarrean dagoen araudia

Aipatutako baldintzak, indarrean dagoen araudiaren araberakoak dira.