Aurki gaitzazu

Estoniatik ikasle ohi baten bitarteko gutunak

11

Urteak aurrera joan ahala, guztiongan sortarazten dau nolabaiteko zirrara, gazteago gineneko norbaitegaz harremana berreskuratzea. Horrela da baita Lauaxetan. Izan ere, ikasleek, euren bizitzetako 16 urte emoten dabez kasu askotan gure artean eta 16 urtetako bizipenak, ez dira egun batetik bestera ahaztekoak. Horregatik, ikasle ohien bat gugana bueltatzen danean, pozgarria izaten da guretzat. Amaia Ortega Lauaxetako ikasle ohia dogu. Jakin nahi gehiago istorio honeri buruz?

 

Amaiak 2007. urtean bukatu ebazan ikasketak Lauaxetan. Hemendik gerora interpretazioa ikasi eban arren, irakaskuntzara bideratu eban bere ogibidea eta orain, telebistako munduan zehargo euskaldunen programa horren protagonista balitz moduan, gaztelerako irakasle lanetan ari da Estoniako Rocca al Mare ikastolan. 13 urte geroago, barriro ere bueltan daukagu, Lauaxeta Ikastolagaz, hizkuntza arloan, proiektu amankomunak sortzeko proposamenagaz.

Zelan bururatu jatzun Lauaxeta Ikastolara bueltatzea?

Nik ikastolatik gerora ikasitakoa, ikastolara bueltatzea polita izan litekeela iruditu jatan eta hori proiektu erreal baten bitartez gauzatzea. Horretarako, Nerea Aburtogaz , Lauaxeta Ikastolako Gaztelaniako irakasleagaz, harremanetan jarri eta ideia honeri forma emoten hasi ginan.

Eta zergatik Lauaxeta?

Munduan zehar ibili arren, nik nire motxilan daroadan gertuko jendearen artean, Lauaxetako jendea sentitzen dot eta hasiera batean alde bietatik egoan konexio hori ez galtzeko aukera aproposa eritzi neuntson. Guztiz desberdina izango litzateke hasieratik ezagutzen ez naben ikastola batean proiektu bera proposatzea. Gainera, banekien ongietorri jasoko nebala. Hainbeste ordu eta egun bertan pasatuta, lehenengo etxea izan zan gutariko ikasle askorentzat.

Ze ona hori sentitzea. Eta zer proiektu eroan dozue aurrera?

Hasiera batean, ez da erreza zerbait amankomuna eta alde bien beharrizanak asetuko dauzan proiektua definitzea. Orduan, zerbait sinpletik hasi ginen eta DBH 1. mailako Gabonetako eskutitzak elkar trukatzea izan zan ideia. Lauaxetako ikastolatik eskutitzak Estoniara eta Estoniako Rocca al Mare ikastolatik Lauaxetara. Pasa dan urtean egin genduan lehenengo aldiz. 2019-2020 kurtsoko Gabonetan, hain zuzen ere. Aurtengo 2020-2021 kurtsoko Gabonetan, iazko arrakasta ikusirik, barriz ere egin izan da.

Eta, zelan baloratzen dozu esperientzia?

Oso ondo joan da. Ikasleak, behin eskutitzak jasota, pozik ikusten doguz, konexio hori sortuta eta horren eraginez motibatuago. Normalean, testu bat idazteko eskatzen deutsedanean, tira-biran aritu behar gara ea zer luzera…edo ea bi esaldigaz nahikoa dan. Proiektu honegaz alderantziz pasa jaku. Idatzitako testua, ikasle kanpotar erreal batentzako dala ulertzen dabenean jarrera guztiz aldatu eta gustu handiz hartzen dabe idaztea.

Eta etorkizunera begira beste proiekturen bat elkarbanatzeko intentziorik bai?

Badagoz beste proiektu batzuk abian jarrita. Kasu honetan, DBH 2.mailako ikasleentzako bideratuta. Eskutitzak elkarbanatu beharrean, beste motatako edukiak garatu eta konpartitzeko intentzioa daukagu. Herrialde bakoitzeko tradizioak beste herrialdeko kideei erakustea da helburua, bideo bat eginez; ideia polita izan daitekeela uste dot. Oraindik, adostuta besterik ez daukagu. Posible bada, aurten egingo dogu eta horrela, eskutitzak idatzi dabezen letra ezagutzeaz gain, euren aurpegia ere alkar ezagutzeko aukera izango dabe.

Duda barik, aberasgarria da ikaskuntza prozesua horrelako ekimenen bitartez gauzatzea. Kultura eta tradizio desberdinak partekatzea eta batez ere, hizkuntzen alorrean aurrera pausoak emotea, hezkuntza konbentzionaletik irteten diran proiektuen bitartez. Horretaz gain, guretzako pozgarria ikasle ohiak gugana bueltatzea eta guztion artean ikasten dogun horretaz baliotu eta alkar aberastea. Horretatik ere, gure ikasleak aberastu egiten dira, zalantza gabe. Eskerrik asko ba Amaia, zure istorioa partekatzearren eta aurrera.

Agian gustatuko zaizu

Azken albisteak

11
2024/12/18
Hezkuntza menstruala: tabuak apurtu eta kontzientzia eraiki
11
2024/12/17
Mugitek: hezkuntza, enpresa erronka bihurtzen denean
11
2024/12/17
Expertia: familiak irakasle
11
2024/12/17
Ate irekien lehen jardunaldiak ospatu ditugu, baina oraindik garaiz zabiltza!
11
2024/12/16
Zer ikasi nahi duzu Batxilergoaren ondoren?
11
2024/12/16
Uretan demostrazioa!

Buletinean harpidetu

Gure web bisitariei esperientzia garden eta eroso bat eskeintzeko asmoz, cookie-ak erabiltzen doguz. Gure webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dozuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu pribatutasun pribatutasun politika atala.
JarraituPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. cumple con los requisitos establecidos en la Ley 34/2002, de 11 de julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y Comercio Electrónico, en la Ley 56/2007, de 28 de diciembre, de Medidas de Impulso de la Sociedad de la Información, así como en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, sobre Protección de Datos de Carácter Personal, y su normativa de desarrollo, y a tal fin ha creado este aviso legal.

Web gunearen jabetza

www.lauaxeta.eus domeinua, Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ena da
Helbidea: Barrio San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano
Tel.: 946300020
Fax: 946300181
email: mailto:ikastola@lauaxeta.eus
IKF-F48090922

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. Familia kooperatiba bat dugu, irabazteko asmo gabea eta Administrazioak interes publikodun bezala zehaztutakoa, euskaldun y eleaniztuna, gizartearekin konprometitua eta osotzen duten pertsonei erabat irekia.

Lauaxetako estatutuak, 1988kop azaroaren 29an onartu ziran eta Elkarte Kooperatiboen Inskripzio Liburuan jasoak, BI-365 zenbakiaz aurkitu daitezkelarik.

Bere helburu soziala, Unibertsitate aurreko hezkuntza zerbitzuak eskaintzea da eta horretarako maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate desberdinak ditu aukeran. Aldi berean hainbat eskolaz kanpoko eta udako ekintza eskaintzen ditu.

Webgunearen helburua

Webgune honek, Lauaxeta Ikastolako familiei edota interesdunei, Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza inguruko ekintza, zerbitzu eta albisteen berri ematea du helburu. Webgunea bisitatzeak beronen erabiltzaile bihurtzen du bisitaria eta ohar honetan zehazten beronen baldintzak onartzea dakar berarekin batera.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ek webgune honetako edukiak hobeagotu, aldatu edota ezabatzeko gaitasuna du, ala erabakiz gero,

Webgune honetako edukiak, familia, ikasle edota interesdunei Informazioa helarazteko helburuz zehaztu dira.

Gune honen bitartez eskaintzen diran eduki oro (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, software,…) Lauaxeta Ikastola, S.Coop.enak dira, edota dagokionean, hirugarren batenak. Hauen erreprodukzioa egin nahi izanez gero, iturriak aipatzea eta gure webgunerako lotura zehaztea beharrezko izango dira.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. ez da webgune honen erabiltzaileek egin dezaketen erabilera okerrari lotutako kalteen erantzule egiten, ezta hauek egin dezaketen arau-hausteen arduradun egiten.

Datuen babesa

Webgune honen bitartez, ate irekiak, kontaktu edota blogari lotutako formulario bidezko informazio eskatzaileen datuak biltzen dira. Inola ere, datuok ez dira hirugarrenen eskutan jarriko eta informazio eskatzaileen zerbitzua betetzerakoan ezabatuak izango dira.

Blogean harpidetutako pertsonak, edozein momentutan eskatu ahalgo dute bertan baja ematea.

Aldi berean, hautagaien datuak ere biltzen dira eta hauek bildutako informazioa ere ez da hirugarrenen eskutan jarriko eta ezabatua izango da, zaharkitua dela ulertzen denean.

Edozein kasutan ere, interesa duenak, bere onespena aldatu dezake, datuak ezabatu edota aldatzeko eskatuz, lopd@lauaxeta.eus idatziz edota San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano helbidera zuzenduz.

Cookiak eta loturak

Wegune honek cookiak erabiltzen ditu, hau dau, ordenagailuan kokatzen diran testu artxiboak, websiteari, bisitarien erabilketaren analisia egiten laguntzeko helburuz. Cookie horiek inoiz ere ez dute informazio pertsonalik jasotzen.

Erabiltzaileak, nabigatzailea ere konfiguratzeko aukera du, cookie hauen instalazioa eragotziz, baina baliteke horren ondorioz webgunearen funtzionaltasun guztiak erabili ezin izatea.

Indarrean dagoen araudia

Aipatutako baldintzak, indarrean dagoen araudiaren araberakoak dira.