Lauaxetak, ikaskideekin urtebetetzeak ikastolan ospatzeko aukera ematen dizue, HH3 edo LH3 bitarteko ikasle izanez gero. Erabat borondatezkoa izango da parte hartzea, zuen eskura duzuen aukera bat baino ez da, urtetebetzeak ikastolan bertan eta ikaskideekin ospatzeak gauzak errezten dizkizuela ulertzen baitugu. Haurrak ikastola ordua bukatutakoan bertan gelditzen dira monitore baten zaintza eta gidaritzapean, eta familiak, ospakizuna burutatakoan etortzen zarete haien bila. Zerbitzu gehigarri honi, Ospatu deitu diogu.
Zein egunetan ospatuko da? Egun bakoitzean kandelak itzaliko dituzten umeak horrela antolatuko dira.
Asteko eguna: Ostiraletan izango da, 16:20etatik 18:30ak arte
Non izango da? Urtebetzeak ikastolako Laia gunean ospatuko dira.
Zein izango da ordutegia?
Egutegia ezagutzeko klikatu lotura honetan.
Urtebetetzeen ospakizunetan ere elikadura osasuntsuaren garrantzia kontuan hartzen dugu. Hori horrela izanik, jatekoen artean tortilla, sandwicha eta pintxo ezberdinak egongo dira, “gusanito” antzerako batzuekin batera. Horrez gain, merendolaren amaieran urtebetzea ospatzen dutenek kandelak izaltzeko aukera izango dute tarta jatearekin batera.
Alergiak: Umeren batek elikagairen bati alergiarik izanez gero, izena emateko galdetegian horrela jakin arazi mesedez, eta kasu horretan dauden umeentzat menua egokituko da.
Kopuru minimoa: Urtebetze eguna ospatzeko, gutxienez 8 ikaslek eman beharko dute izena jai horretara.
Gonbidatuak: Familiaren batek, ikastolakoak ez diren pertsonak bere seme alabaren urtebetetze egunerako gonbidatu ditzake. Horrretarako, izena emateko formularioan ikastolakoak ez diren ume hauen izena eman beharko da ere. Ume gonbidatu hauen kostea, gonbidatzen dituen familiak hartuko du beregain errezibo bidez. Posible da baita, familia batek, beste gelako ikasle edo lagun bat gonbidatu nahi izatea. Kasu honetan, lagun horren izena ere eman beharko du, galdetegiari erantzuteko orduan.
Gelako urtebetetzeak ospatzeko eguna baino 14 egun lehenago, ikastolatik, gelako familiei urtebetze egunera apuntatzeko galdetegi bat bidaliko zaizue eta 4 eguneko epea izano duzue izena emateko.
Ospakizuna, dinamika eta jatekoa barne daude eta urtebetetzea ospatu eta hurrengo hilabeteko erreziboan kobratuko da.
Urtean zehar hainbat ekitaldi ospatzen ditugu eta gonbidatzen zaitugu etortzera: Ikastolako jaia, Astelehentxutxu, Zuhaitz eguna… baita zure seme-alabengan eta zugan pentsatuz antolatzen ditugun beste zenbait ekitaldi berezi edo ikuskizun ere.
Ikastolako jaia ekainean izaten da, eta ikasturte amaiera ospatzeko familiekin topaketa bat da, udako eguraldiarekin eta eskolako oporren hurbiltasunarekin lagunduta. Dantza tailerrak, pintakarak, eskulanak, animalien zaintza, familia eta ikasleen futbol partidak, erakusketak, maketak, musika emanaldiak, dantza, gimnasia erritmikoa, playbacka eta herri bazkaria, besteak beste.
Lauaxetan naturaz eta animaliez familian gozatzeko aukera paregabea da. Untxiak, ahuntzak, eskolako baratzea, zuhaitzak landatzea… hori guztia udazkeneko egun eguzkitsu batean, naturaren erdian eta familia giroan. Urrian ospatzen dugu beti.
Apirila aldera, zuhaitzaren eguna ospatu genuen Lauaxetan, eta pixkanaka aurrera goaz ikastaroan. Natura, familia, dantza erakustaldiak, lan erakusketak, GreenPower proiektua. Hori guztia familian.
Ikasturtean zehar ikuskizunen bat ere antolatzen dugu, txikiengan eta familiengan pentsatuz. Joan den ikasturtean, adibidez, ia 800 lagun elkartu ginen Lauaxetan Ene Kantak entzun eta dantzatzera. Ene Kantak euskarazko haur musika taldea da eta 2011n sortu zen. Euren asmoa musikaren bidez euskararen erabilera sustatzea da eta horretarako abesti freskoak, itsaskorrak eta dantzagarriak osatzen dituzte. Erakusteko, bideo hau utziko dizuegu.