You have 0 items in your cart
Gaur zuriz jantzita esnatu gara Lauaxetan, baina arazorik gabe iritsi gara ikastolara eta normaltasunez ari gara.
Hori bai, txikienak izan dira elurraz gozatu eta esperimentatzen lehenak. Ikusi, ikusi argazkiak…
Gainerakoan, gogoratu, datozen egunetako batean elurragatik ikastola ixtea erabakiko balitz, webguneko berrietan eta Facebook, Twitter eta Instagrameko gure sare sozialetan argitaratuko dugula.
Bestalde, Onda Vasca, Radio Euskadi eta Cadena Ser irratiei ere jakinaraziko diegu.