Hitz politak daude, eta arima besarkatzen duten horietakoak ere badaude. Beste hizkuntza batean esanterakoan zentzun bera ez djuten hitzak ere badaude. Gure hizkuntzan, euskaraz esandakoan duten balio emozionalagatik. Beste hizkuntzei muzin egin gabe, euskarazko hitz politenei buruz galdetu diegu haurrei. Komunikaziotik haratago doazen hitz horiei buruz:
Emozioak: Pinpilinpauxa, Tximeleta, Maite…
Badaude “Pinpilinpauxa” edo “tximeleta” bezalako hitzak, tximeleta delikatu bat bezala airean dantzatzen direnak; “maite”, maitatzearen esanahia bete-betean besarkatzen dutenak.
Hitzen magia etxean: Laztana, Polite, Zorion…
Familiaren baitan, hitzek oihartzun paregabea hartzen dute. “Laztana”-k zuzenean eramaten gaitu maite dugunaren eta maite gaituenaren laztana eta maitasuna sentitzera. “Polite”-k maite dugunoi maitasunez hitz egitea eta egunerokoan hori erakustearen garrantzia gogorarazten digu. “Zorion”-ek oroimenean gordetzen ditugun zorion garbiko une horietara garamatza.
Esanahiaz haratago: Kuxkuxeatu, Itxaropen, Parkatu…
Hitzen balioa egta esanahaia ez da beti haien definizio soilean aurkitzen, hitz horiekin daramagun esperientzia eta emozionetan baizik. “Kuxkuxeatu”-k maite ditugun pertsonekin partekatzen dugun barre konplizera gonbidatzen gaitu. “Itxaropen”-ek aurrera jarraitzera garamatza, eta zer esan “Parkatu” ri buruz, liskarrak atzean utzi eta aukera berriak sortzen dituen hitz magikoa.
Euskararen bidezko bidaia honetan, ohartzen gara hitzak ez direla soilik tresna linguistikoak, arimarako ateak baizik. Orain zuen txanda da, zeuen kabuz hausnartzera gonbidatzen zaituztegu, banakakoan eta familian, zuenean ere hitz bereziak egongo direlako, familiako kideren bat edo lotzen gaituzten loturak gogorarazten dizkigutenak.
Bitartean, gure ikasleek aukeratutako hitzen bilduma batekin utziko zaituztegu.