Askotan esaten dugu eredu garela gure seme-alabentzat eta ikasleentzat. Gurasoak garen aldetik, eta baita ikastolako profesionalak garenetik ere: ikasleen ikaskuntza hobetzeko, funtsezkoa da ondo prestatutako irakasle eta zuzendaritza-taldeak izatea.
Horregatik, besteak beste, Lauaxeta Ikastolako zuzendaritzak Educaixa eta La Caixa Fundazioaren Hezkuntza Ikaskuntzarako Lidergoa programan parte hartzen du.
Zer da ikaskuntzarako lidergoa?
Nazioarteko ebidentziek erakusten dute ikaskuntzarako lidergoa edo lidergo pedagogikoa dela eragin handiena lor dezakeena irakaskuntzan eta, beraz, ikaskuntzan ikasleentzat.
Zertan datza programa?
EduCaixaren prestakuntza bat da, UCL Institute of Education-ekin lankidetzan, hezkuntza arloan munduko unibertsitate liderra dena, eta zuzendaritza-taldeen garapena eta ikaskuntza profesionala sustatzen ditu, beren ikastetxeetako hezkuntza-kalitatea hobetu ahal izan dezaten.
Ikaskuntzarako lidergoa programak lidergo pedagogikoan laguntzen die zuzendaritza-taldeei, ikastetxeko hezkuntza-kalitatea hobetu ahal izan dezagun.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo estekan sakondu dezakezu.