
Joan den asteartean, Lauaxetako 5. mailako ikasle talde batek esperientzia paregabea bizi zuen Amorebieta-Etxanoko frontoian. Pelota profesionalaren mundura hurbiltzeko aukera izan zuten, pelotariak nola prestatzen diren eta partidaren aurretik nola aukeratzen dituzten pilotak gertutik ezagutuz.
Jardunaldiko protagonista nagusien artean Jaka, Imaz, Peña eta Albisu egon ziren. Ikasleak, Ikasle Erakusleak eta Ikasle Aurkezleak ikasleen agentzien gidaritzapean, galdera garrantzitsuekin prest iritsi ziren, eta bertan izan ziren kazetari profesionalekin batera lan bikaina egin zuten pelotariak elkarrizketatuz.
Pelotariek azaldu zuten pilotak aukeratzerakoan pisua, botea eta gogortasuna baloratzen dituztela, betiere frontoiaren baldintzak eta eguraldia kontuan hartuta. Era berean, prestakuntza fisikoa, teknikoa eta mentala uztartzen dutela azaldu zuten, eta partida garrantzitsuetan presioa nola kudeatzen duten, batez ere finaletan.
Pelotari gehienek aitortu zuten txikitatik hasi zirela pilotan jokatzen, kirol honetarako duten pasioak bultzatuta, eta ikasleei gogor lan egiteko eta bidea gozatuz ametsak lortzera bultzatzeko gomendatu zieten.
Baina esperientzia ez zen hor amaitu. Ikasitakoa sendotzeko eta bizitakoa partekatzeko, ikasleek podcast bat grabatu zuten LauHaixetara Irratia gure irratian. Bertan, pelotariekin izandako elkarrizketaren ondorioak partekatu zituzten eta elkarrizketa berezi batekin osatu zuten: Fernando Azkarate, DBHko irakaslea eta Munduko Pilota Kontseiluaren presidentea eta Hilario Azkarate, Bizkaiko pilota erreferente nagusienaren semea. Azkaratek, 1990ean Kuban, Patxi Eugirekin batera Munduko Txapelketa irabazita, kirol honen bilakaerari eta balioei buruzko ikuspegi paregabea eskaini zien.
LauHaixetara Irratiko podcast honekin izten zaituegu: https://go.ivoox.com/rf/140265533
Zalantzarik gabe, kirola, komunikazioa eta ikaskuntza uztartu zituen egun ahaztezina izan zen. Eskerrik asko posible egin duzuen guztiei! 🎾🎙️✨