Lauaxetan, ikasle bakoitzak interes, gaitasun eta behar desberdinak dituela badakigu. Horregatik, aniztasunari erantzuteko gure apustua ez da bakarrik arlo akademikoan islatzen, baizik eta kirol arloan ere.
Kirola ez da jarduera fisiko hutsa: pertsonen garapen integralerako tresna funtsezkoa da. Kirolaren bidez, gure ikasleek lan taldean aritzea, norberaren ahalegina, errespetua eta iraunkortasuna bezalako oinarrizko balioak ikasten dituzte. Gainera, osasun fisiko eta mentala hobetzeko, trebetasun motorrak garatzeko eta bizitza osoan lagun izan ditzaketen pasioak aurkitzeko bide ezin hobea da.
Badakigu ikasle bakoitzak modu desberdinean lotzen duela kirolarekin. Horregatik, diziplina anitz eskaintzen ditugu, eskolako zein eskolaz kanpoko arloetan, haien interes eta talentuetara egokituz. Kirol tradizionalagoetatik hasi eta, hala nola, igeriketa, futbola, saskibaloia, erritmikako gimnasia, atletismoa eta judoa, gure kultur nortasuna islatzen duten kiroletaraino, esku pilota eta herri kirolak kasu. Ahaztu gabe, gainera, modernitate ukitu bat duten jarduerak, hala nola skate-a edo ikasleei planteatzen zaizkien erronka kirolgileek dakarten motibazio gehigarria. Kontzentrazioa eta pentsamendu estrategikoa sustatzen ditugu xakearen bidez, edo dantza bidezko koordinazioa eta sormena, baita hockey-a, waterpoloa, psikomotrizitatea eta beste hainbat jarduera ere.
Horrez gain, gure kirol eskaintza zabaltzeko helburuarekin, ikasleek laster aukera izango dute kalistenia eta pickleball praktikatzeko; bi jarduera hauek jarduera fisikoa, sormena eta dibertsioa uztartzen dituzte, adin eta maila guztietara egokituz.
Begirada bat bota nahi? Hemen uzten dizuegu bideo txiki bat.