Lauaxeta Ikastolako EKOESKOLA taldeak, “Elikagaien Bankua” erakundearentzat elikagaien bilketa gauzatuko dau. Lagundu nahi? Jarraitu irakurtzen. Bilketa martxoaren 20, 21 eta 22an izango da eta galkorra ez dan janaria bidaltzea litzateke hobe. Jasotakoa, Bizkaiko Elikagaien bankura bideratuko dogu. Eskerrik asko! Lauaxeta Ikastolaren beste ekintza solidario batzuk ikusteko, klikatu.Sakondu
Esperientzia bitarteko dala ikasten dana da benetan eragiten eta barneratzen dogun ikasketa. Ildo honetatik doa, Lauaxeta Ikastolan, 3. DBHn azken egunetan garatutako Smart Citiesen inguruko proiektu interdiziplinarra. Ikusi nahi? Diziplina anitzeko proiektuak edo UDINak, Lauaxeta Ikastolan beste batzuen artean darabilguzan metodologia aktiboak dira. Helburua, ikasleei benetako ikasketa sakonago hori izateko aukera emongo deutseen esperientziak bizi...Sakondu
Familien laguntzari esker, ospatu barri dogun Jostailuen Azoka solidarioan 1.631 € jaso doguz! Jarraitu irakurtzen. Bildutakoa, Fundación Theodora erakundera bideratuko dogu, hospitalizatuak dagozan umeei laguntzeko asmoz. Eskerrik asko beraz!Sakondu
Lauaxeta Ikastolako DBHko 1go mailako ikasleek, Unesco Etxeagaz proiektu batetan lan egiteko aukera izan dabe. Proiektua, Nazio Batuek, Agenda 2030 dalakoaren barruan identifikatutako garapen jasangarrirako 17 helburuen ingurukoa izan da. Jarraitu irakurtzen. Genero bardintasuna, pobreziaren amaiera, kalitatezko hezkuntza, osasuna eta ongizatea, … dira besteak beste, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 helburuen parte. Dagokion informazioa jaso...Sakondu
Lauaxeta Telebista proiektuaren barnean, baxtilergoko 1go mailako ikasleak eurak dira bideo baten bitartez ikastolako gai bat azaltzen deuskuenak. Oraingo honetan, Lauaxeta Ikastolako boluntariotza ekintzei buruz hitzegiten deuskue. Ikusi nahi?Sakondu
Pertsonak izaki sozialak gara eta gure garapenerako, garrantzitsua da gure alde soziala ere heztea. Aldi berean, garrantzitsua da gure ikasleak, euren jarrera eta ekintzen bitartez, gizartea hobetu daikeela konturatu araztea. Hildo honetatik, batxilergoko 1. eta 2. mailako 100dik gora ikasle! bolondres edo boluntariado ekintzetan murgilduta dabiz eta eurekaz elkarrizketan aritu gara. Jarraitu irakurtzen. Zenbat zarie...Sakondu
Zelan gainditzen da gorrotoa indarkeria sufritu eta gero? Zelan eraiki daikegu gure bizitza, indarkeria eta bizi-esperientzi latz bat izan eta gero? Zelan ikasi esperientziaz eta aurrera jarraitu, orainean eta etorkizunean merezi dogun bakea izateko? Lauaxeta Ikastolan, Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 Bake eta Bizikidetza Planaren barnean, Adi-Adian programaren barne eta berau hezkuntza arloan hedatzeko asmoz, elkarbizitzaren inguruan...Sakondu
Proiektu bidezko ikasketaren barne eta gure ikasleek esperientzia bitarteko dala ikastearen helburuz, ikasturte honetan Lauaxeta Telebista proiektua jarri dogu martxan Lauaxeta Ikastolan. Bertan, Batxilergo 1go mailako ikasleek, ikastolan gaurkotasuna dauan gai bat aukeratu eta jorratzen dabe, bideo-erreportai eran. Komunikaziorako gaitasuna, teknologia barriak, sormena, planifikazioa, talde lana, … dira besteak beste garatzen dabezan gaitasunak eta bide...Sakondu
2015-2016 ikasturte honetan, berritasun moduan ikur batzuk gehitu dira Lauaxeta Ikastolako menuetan; aurretik egiten genbiltzan bideari jarraitu eta besteak beste ingurumen-inpaktu gutxiago sortzeko asmoz. Hain zuzen, lau dira menuetan agertzen diren ikur berriak. Badakizu zeintzuk diran? Ikusi gure menua: Lauaxeta Ikastolako jantokiko menua Jakin nahi al dozu zer esan nahi dauan ikur bakoitzak? Jarraitu irakurtzen...Sakondu
UDIN, Unitate Didaktiko Multidiziplinarrari deritzogu. Proiektu honeen bitartez, ikasgaien egitura alde batera itziz eta klaseak ere nahastuz, ikasleak taldeka, gizartean agertzen diren egoera edo arazoen ebazpenean trebatzen dira. Bi aste inguru irauten dau proiektu bakoitzak, 60 ordu gutxi gora-behera. Proiektu honeetarako gaurkotasunarekin eta arlo sozialarekin lotutako gaiak aukeratzen dira: inmigrazioa, energia, etorkizuneko hiria, norbere etorkizuna...Sakondu