By

doble-clic
Badakigu ez daukazula denborarik galtzeko eta geure denbora ere ahalik eta hoeren aprobetxatu nahi dogu. Horregatik, zuzenean gure blog eta sareetan zein eduki interesatzen jatzuzan galdetzea erabaki gendun. Erantzunak ezagutu nahi badozuz, jarraian laburbiltzen deutsuguz.
Sakondu
Inkestan egin dozuezan eskaerei erantzunez, 4 eta 12 urte bitarteko seme-alabarik badaukazu, urriaren 16ko astebururako plan posible bategaz gatoz: "Jostailuen kutxa", ABAOk Arriaga Antzokian eskaintzen dauan ipuin musikal samurra, Lauaxetaren ikasleentzat prezio berezian eskuragarri dagoena. Plana gustokoa badozu, informazio gehiago aurkituko dozu ondoren.
Sakondu
Eskola ortuan aritu diran ikasleek hartu dabez kipulak eta indabak. Aurrerago, kalabazak, brokolia, azalorea eta porruak izango dira. Ia urriko azokarako prest gagozan! Ikusi nahi gure eskola ortuaren inguruan gehiago? Jarraitu irakurtzen.
Sakondu
Gaitasunetan eta baloreetan hezteari buruz ari garenean, ezinbestekoa da ikasleak bakean eta arazoak era baketsuan ebazteko gaitasunean trebatzea. Gaur, bakearen nazioarteko egunean, besteak beste, KiVa eskola-jazarpenaren aurkako programaz hitz egingo dogu.
Sakondu
Egunotan, zure ikasturte/ ibilbide barria hastear edo hasi barri egongo zara.Hori horrela izanik zurekin kontaktuan jarri nahi izan dogu ikasturte ona desiatzeko eta aldi berean beste zerbait be badaukagu zuri kontatzeko… Linkedinen Lauaxeta Ikastolako ikasle ohiei zuzendurik dugun talderen berri emon nahi deutsugu. Bertan argitaratzen doguz zuentzako interesgarriak erizten deutsegun albisteak, lan eskaintzak eta bestelakoak.Bertara sartzeko, ondoko loturan...
Sakondu
Mondragon Unibertsitatearen eskutik, hezkuntzaren digitalizazioari buruzko hausnarketan murgilduta ibili gara. Gehiago jakin nahi dozu?Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako ekitaldi honetan, esperientziak partekatzeko aukera izan genduan Linda Castañedagaz (Murtziako Unibertsitatea), Mercè Gisbertegaz (Universitat Rovira i Virgili), Make Irigoyenegaz (Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta dinamizatzaile digitala) eta Amaia Arroyogaz (MU).Informazio gehiago esteka honetan.
Sakondu
Abian da ikasturte barria eta beronegaz ikasturteari loturiko albisteak, ekintzak, edota egunerokoak. Guztiaren jakitun izan nahi badozu, hainbat iturri daukazuz. Ezagutu nahi?
Sakondu
Ikasturte hasiera. Kideekaz alkartzea, ilusioa, urduritasuna, nagiak, tristura… Normala da. Helduetan ere ez al da horrela?Hona hemen ETBko Gaur Egunean eta guk geuk ere jasotako irudi batzuk. Ikasturte barri ona izan dagizula!
Sakondu
Ikastolan semea edo alaba negarrez izteak guraso bezala larritu egiten gaitu. Normala da; gehien maite doguna dira, eta normala da baita eurak negar egitea ere.Helduoi ez al jaku kostatzen oporrak atzean itzi eta ikasturteko errutina eta erronkei aurre egitea?Jarraian, gai honen inguruko hausnarketa batzuk eskaini nahi deutsuguz. Gehiago jakin nahi dozu?Ez larritu gehiegi egokitzapena hasieran...
Sakondu
Gugaz harremanetan jarri nahi? Ikasturte hasieran edota aurrerantzean gugana zuzendu nahi badozu, zehazki noregana zuzendu jakiteko eta ikastolako langileon kontaktuak eskuragarri izan dagizuzan, kontaktu gida bat eratu dogu. Ikusi nahi?  
Sakondu
1 2 3 4 5 11