Txikiek beraien inguru hurbila zentzumenekin aztertuz (ukituz, usainduz, dastatuz, entzunez…) eta batez ere sentituz ezagutzen eta ulertzen dute. Ezinbestekoa da, beraz, horretarako une eta espazio estimulagarrietan parte hartzeko aukera eskaintzea. Gure ikasleek, talde txikietan, Gela Multisentsorial magikoan murgiltzeko eta gozatzeko aukera daukate Haur Hezkuntza guztian zehar. Ikusi bestela ondoko bideoan!Sakondu
Garrantzitsua da gure garapen pertsonalean lan egitea eta erronkak gainditu eta bidean aurrera goazela sentitzea. Hobekuntza bilatzea, baina ez perfekzioa. Lehengoak, helburuak ezartzen laguntzen digu, lortu duguna baloratuz eta denak bere denbora daramala jakinik, onartuz ez dugula perfektuagoak izan behar, hobetu baizik. Bigarrenak, ordea, obsesionatzera garamatza, dena dagoeneko lortzen nahi izatera eta izan ditugun aurrerapenak...Sakondu
Joan den astean, DBHko 2. mailako familiek arratsalde bat eman zuten gai garrantzitsu honi buruz hausnartzen, eta, aldi berean, beren seme-alabek generoari, identitateari eta sexu-orientazioari buruzko diziplinarteko proiektuan alderdi berberak landu zituzten. Lauaxetatik, adin bakoitzean gogoeta egitea interesgarria iruditzen zaigun alderdiak identifikatzen ditugu, eta horri buruz lan egiten dugu, bai ikasleekin, bai familiekin, bai biekin,...Sakondu
DBH 2. mailako ikasleek diziplina anitzeko proiektu bat garatu dute. Helburua: gaur egungo gazteak genero, orientazio eta identitate anitzen inguruan kontzientziatzea. Hau da, genero, generoaren identitate ez normatibo eta orientazio sexual ezberdinen inguruan ikasi eta hausnartzea izan du helburu, gizarte irekiago eta errespetuzkoa eraikitzeko. Horretarako, besteak beste, hiru esparru horietan sakontzeko ekintzak garatu dituzte: Emakume...Sakondu
Hezkuntzaren alde, bat egiten dugu eta, zentzu hortan, apirila aldera Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astean parte hartuko dugu. Hezkuntzarako eskubidea bermatzearen alde 100 herrialdek baino gehiagok lan egiten dugun ekimena da, eta hezkuntza-komunitatearen, komunikabideen eta, oro har, gizartearen arreta erakartzeko mobilizatzen gara. Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpaina nazioarteko koalizio bat da, GKEek, hezkuntza-inguruneko sindikatuek, ikastetxeek eta...Sakondu
Batzuetan erabakia argi dago, baina gehienetan aukera bat baino gehiago dago buruan. Informazioa eta laguntza eskaintzeko asmoz, larunbat honetan Orientazio Azoka ospatu dugu. Bertan, Batxilergoko azken ikasturteko ikasleek eta haien familiek unibertsitate ezberdinetara hurbiltzeko eta horietako bakoitzak eskaintzen dituen ikasketak ezagutzeko aukera izan dute. Larunbat honetan Lauaxetan egindako topaketa hau bat etorri zen Haur Hezkuntzako,...Sakondu
Seme-alabak zein ikastetxetan matrikulatu erabakitzea garrantzitsua da, eta horregatik, bidean laguntzeko asmoz, joan den larunbatean ate irekien jardunaldiak egin ziren ikastolan. Saioa gure hezkuntza proiektua azaltzera, bisita gidatua egitera, ikastolako instalazioak bertatik bertara ezagutzera eta matrikulazio prozesuaren inguruan sor litezkeen zalantzak argitzera bideratu zen. Matrikula egiteko epeari dagokionez, urtarrilaren 17tik 28ra luzatzen da (biak barne)....Sakondu
Datorren urtarrilaren 17tik aurrera, txikienentzako barneko jolasgunea eskolaz kanpoko ordutegian ere irekitzen da familientzat. Estalitako beste gune bat da, eguraldi txarra egiten duen egunetan oso erabilgarria, funtzionala eta gustura egotekoa, batez ere 16: 30ean zuen 2-8 urte bitarteko seme-alabak ikastolara jasotzera etortzen zareten familientzat. Ondo izan!Sakondu
Norberaren ideiak adierazteko gaitasuna garrantzi handiko konpetentzia da, gure ikasleen etorkizun profesionala edozein arlotan garatzen dala ere. Beren ideiak adierazteaz gain, beren hitzen bidez besteak hunkitzea lortzen badute, lorpena handiagoa da. Jon Lorenzo eta Eider Aburto Zornotzako SACZ literatur lehiaketan sarituak izan dira. Jon Lorenzok, Batxilergoko 2. mailako ikasleak, lehenengo saria lortu du nagusien kategorian,...Sakondu
Edozein erabaki hartzerakoan, aldez aurretik informatzea gustatzen zaigu. Are gehiago erabakiak gure seme-alaben etorkizunarekin zerikusia badu. Bidean laguntzeko asmoz, larunbat honetan ate irekien jardunaldi bat egingo dugu. Bertan, Lauaxetaren hezkuntza-proiektuaren alderdi esanguratsuenak azalduko dira eta bisita gidatu bat egingo da ikasleak bere adinaren arabera gehien erabiliko dituen instalazioetatik. Interesatuta bazaude edo egon daitekeen norbait ezagutzen...Sakondu