Gaur, Lehen Hezkuntzako ikasleek EULEUK GKEari eman diote bildutako dirua, aurreko egunetan bigarren eskuko jostailuen azoka solidariorako jostailuak ikastolara ekarri dituzuen familien eta ikasleen laguntzari esker. Zuen laguntzaz baliatuz, 1.330 € jaso ditugu. Eskerrik asko! Sakondu
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek marrazkietan islatu dute Alzheimerra. Kasu batzuetan oroimenean gorde nahiko lituzketen oroitzapen pertsonalak marraztuz, eta beste batzuetan gaixotasun horrek haientzat dakarrena aipatuz. Haien ideiak eta marrazkiak partekatzeko asmoz, horien bilduma bat egin dugu, eta esteka honetan klikatuta ikus dezakezu.Sakondu
Lauaxeta Ikastola berdintasun plan baten garepenean murgilduta dago. Atzokoan, Lauaxetako Berdintasun Batzordearen ordezkari bezela, Iraia Brazalez eta Ane Arin, Generation Equiality topaketan izan ziran, gure aurrerapausuak eta hartzen ditugun konpromisoak azaltzen, beste 100 erakunderen aurrean. Gehiago jakin nahi izanez gero, ondoko lotura klikatu dezakezu.Sakondu
Parte garen errealitatea hobetzeko jarrera ekintzailea trebetasun garrantzitsua da. DBHko 2. mailako ikasleei dagokienez, Lauaxetak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egin eta Ekin programan parte hartzen du. Oraingoan, Aldundiak familientzako gida bat helarazi digu, gazte bakoitzari bere bidea egiten laguntzeko. Alde batetik, ikasleek etorkizunera orientazio gutxi dutela uste dutelako, eta bestetik, azkenaldian enpresak behar duten profil eskasia...Sakondu
Joandako astean, Hezkuntza lege berriaren hausnarketa prozesuan, gure ikuspuntua ematen egon ginen Eusko Legebiltzarrean. Ezagutzak eta esperientziak partekatuz, Euskal Hezkuntza sistemaren hobekuntzarako helburuan.Sakondu
Gaurkoan eta datozen egunetan bigarren eskuko jostailuen azoka dugu Lauaxetan. Familiei esker jasotako, umeek eskuratu ahal izango dute eta bide batez, biltzen den dirua Euleuk Senegal erakundeari laguntzeko erabiliko da.Sakondu
Joan den ostiralean, abenduaren 10ean, Lauaxeta Ikastolak eta IED Kunsthal Bilbaok lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, Lauaxetako ikasleei prestakuntza eta etorkizuneko alternatibak eskaintzeko eta diseinuaren kultura bultzatzeko. IED Kunsthal Bilbao Euskal Autonomia Erkidegoko Diseinu Pribatuko Goi Mailako Zentro bakarra da. Sinatutako hitzarmenak ondoko lankidetza-ildo nagusiak ditu: IED Kunsthalek diseinuaren arloan beren etorkizuna ikusarazten eta beste proiektu akademiko...Sakondu
Cambridge Assessment Englishek, urteetan zehar izan duten fideltasunagatik, berrikuntzagatik edo Cambridgeko titulazioetarako sarbidea errazteagatik nabarmendu diren prestakuntza-zentroak saritu nahi ditu. Euskadin 3 ikastetxe izan dira sarituak eta horien artean, zorioneko egiten gaitu Lauaxeta dagoela esan ahal izateak. Gaur plaka bat jaso dugu aintzatespen horren erakusgarri, eta haien esanetan, ikasleei ingelesez ikasteko esperientziarik onena eskaintzeko konpromisoa...Sakondu
Ikasleak motibatuta eta inspiratuta egon daitezke ikasi ahala, eta hori susta dezakeen metodo bat lehen mailako iturrietatik ikastea da. Dual Diplomako ikasleek bertatik bertara esperimentatzeko aukera izan zuten Ben Lesser-ekin, Holokaustotik bizirik atera zen gizon batekin eta Dachauren heriotzaren trenetik bizirik atera zen azken pertsonarekin, zuzeneko saio batean. 93 urteko gizon honek, orain Estatu Batuetan...Sakondu
Hainbat izan dira, gaurkoan Lauaxetan euskara eguna ospatzeko egindako ekintzak: Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiagaz eta Eneko Axpe, NASAko ikertzaile eta musikari euskaldunagaz euskararekiko maitasunaren inguruko hausnarketa solasaldi benetan hunkigarria, irakasle musikariek eskainitako kontzertua, LHko ikasleen kalejira, euskararen aldeko manifestua,… guztiak egun honeri dagokion garrantzia eta lekua emateko asmoz, baina egunerokoan euskara isladatzearen garrantziaz jabetuz....Sakondu