Hezkuntza da pertsonen eta gizartearen hobekuntzan eragin positiboena dakarren faktoreetako bat. Horregatik, funtsezkoa da gure ikasleak eta seme-alabak bardintasunean eta indarkeritik urrun heztea. Gaurkoan, azaroaren 25ean, jarduera ugari egin dira Lauaxeta Ikastolan, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dala eta. Ikusi nahi? Indarkeriaren aurkako manifestua irakurtzea, kontzientziaziorako esku lanak gauzatzea, letra matxistak dituzten abestietaz ohartaraztea,...Sakondu
Batxilergoko ikasleek industria mundura hurbiltzeko aukera izango dabe gaur eta bihar, CMZ eta CAFen eskutik. Gehiago jakin nahi dozu? Jarraian kontatuko deutsugu. Saio honeek Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren Industria Erronka proiektuaren barruan kokatzen dira. Proiektu horren helburua Bizkaiko gazteei industria hurbiltzea da, STEM bokazioak pizteko helburuarekin. Gaur saio bat egin dabe CMZrekin eta bihar CAFen...Sakondu
Janzteko orduan, “berezko irizpidea” daukan alaba edo semea daukazu? Haurrek beren arropa aukeratu behar dabe, gustatzen ez bazaigu ere? Arropa gure nortasuna eta autonomia adierazteko modu bat da. Gehiago irakurri nahi? Gai honetan sakontzen dogu jarraian. Beharbada batzuetan ez jaku gustatuko, baina, denboran atzera begiratuz gero, gure gurasoei ere ez jaken gustauko soinean geunkan arropa...Sakondu
Hori da Laxuetako ikasle batzuek hartu daben erabakia. Gehiago jakin nahi dozu? Kontatuko dizugu. Lauaxetako 12 ikaslek Lauaxetako Batxilergo Dualaren aldeko apustua egin dabe. Horren bidez, Batxilergoko bi titulu ofizial lortzen dira: Batxilergoko titulua eta American High School Diploma. Badakigu bizi garen garaia globalizazioaren eraginpean dagoela eta, ondorioz, inoiz baino garrantzitsuagoa dala ikasleek egoera horretara...Sakondu
Ikasle batzuek atzerrian ikasteko aukera planteatzen dabe, bai ikastaro osoa edo honen zati bat. Aste honetan, hain zuzen ere, hitzaldi informatibo bat eskaini jake aukera hori aztertzen ari diran familiei. Gehiago jakin nahi dozu? Jarraitu irakurten. AEB, Kanada, Irlanda, Zelanda Berria edo Erresuma Batua dira DBHko 1. mailatik Batxilergoko 1. mailara eta EAS-VELEren eskutik planteatzen...Sakondu
Gizarte mailan gazteen artean euskaldun kopurua gora doan arren, erabilera ez horrenbeste. Guk, honeri ekiteko talde bat sortu dogu. Gehiago jakin nahi? Segi irakurtzen. Ikastolan, aurtengo urtean euskararen erabilera sustatzeko talde barri bat sortu da irakasleen artean. Talde honetetatik hainbat ekintza dagoz mahai gainean. Euren artean, eusLiderrak, DBH 3. Mailako ikasleei zuzenduta eta beti ere...Sakondu
Joan dan astelehenean, Lauaxetan, haur txikienen familiekaz batera, gure seme-alabak eskolatzeko orduko ardura zaigun gai honen inguruan hausnartu dogu. Angela Magaz Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea eta Psikologia Klinikoan eta Heziketan Espezialista izan zan gure gidaria. Gehiago jakin nahi dozu? Kontatuko deutsugu. Zein da gure semea edo alaba ikastolara egokitzen laguntzeko prozedurarik onena? Zer ezaugarri...Sakondu
Zelan hobetu zure auzoa, herria edo hiria? Hori da Deustuko Unibertsitatearen Making Cities ekimenak planteatzen dauana. Bertan, joandako edizioan, Lauaxetako ikasleek sormenaren eta originaltasunaren saria lortu eben. Orain, bigarren edizioa aterako da. Gehiago jakin nahi dozu? Jarraian azalduko dizugu. Making Cities 2030 jaialdiaren bigarren edizioak ateak ireki deutsoz berriro ere Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako, Errioxako,...Sakondu
Batzuetan gure seme-alabak eta ikasleak kezkatzen dauzan zalantza da, eta erabakia eurena dan arren, bidean, laguntzeko gauzak egin daikeguz. Besteak beste, Unitour, Batxilergoko 2. mailako gazteak gaur izango diran unibertsitate-orientazioko jardunaldia. Gehiago jakin nahi dozu? Jarraian daukazu informazio gehiago. Unibertsitateko orientazio-jardunaldi bat da. Gure kasuan Euskalduna jauregian ospatuko da gaur arratsaldean bertan. Informazio gehiago eskuratzeko...Sakondu
Konpetentziak garatzeko, beharrezkoa da haiek praktikan jartzeko aukerak eskaintzea. Horrela da ekintzailetzari dagokionean ere. Lauaxetako DBH 2. mailako ikasleek, Egin eta Ekin programaren bitartez, honetan dabiz. Egin eta ekin, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako programa bat dogu, gazteengan ekintzailetza bultzatzeko helburuz.Sakondu