Gaur egun ez da nahikoa gauzak egitea, egiten dena eta nola egiten den jakinarazi behar da. Gure lehentasunetako bat da, nahiz eta egia den batzuetan konplexua dela, ikastolan adin, proiektu eta ekimen ugari biltzen ditugulako, 12 eta 18 urte bitarteko ia 1.500 ikaslerekin. Izan ere, informazio garrantzitsua eta testuingurua eman nahi dizuegu, zuen semearen adinetik...Sakondu
Lauaxeta Ikastolan urrats garrantzitsuak egiten ari gara gure hezkuntza-eredua Nazioarteko Batxilergoan (IB) akreditatzeko. IBa, erreferentziazko errekonozimendua da mundu osoan, eta dagoeneko abian dugun hezkuntza-proiektua indartzen eta aberasten du. Zer da Nazioarteko Batxilergoa (IB)? International Baccalaureate (IB) nazioarteko ospea duen hezkuntza-akreditazioa da, eta ikasleen garapen integralean oinarritutako ikuspegi pedagogiko sendo eta kalitatezkoa bermatzen du. Joan den...Sakondu
DBHko 4. mailako Proiektu Pertsonalean, Bizitza asmoari eta Nortasunari buruz hausnartu dugu DBHko 4. mailako Proiektu Pertsonala ikasgaian, Tony Estruch-en “Zertarako etorri naiz mundu honetara?: Zure talentua ezagutzeko eta sustatzeko bidaia” liburuari buruzko mahai-ingurua egin dugu; ikasleek beren talentua, trebetasunak eta bizitzan duten helburua aztertzeko aukera. Liburua autoezagutzan eta hazkunde pertsonalean oinarritzen da, prestakuntza-etapa honetako...Sakondu
Ikasturteari eta esparru akademikoari lotutako zerbitzuez gain, gure familiei zer ekarpen gehiago egin diezaiekegun pentsatzen aritu gara, bai gure instalazioen bidez, bai Lauaxeta Ikastola osatzen dugun pertsonen bidez. Hori horrela izanik, hiru zerbitzu osagarri gorarazi nahi dizkizugu. Besteak beste ondokoak dira: ikasgelako ikaskideekin urtebetetzeak ospatzeko aukera (Haur Hezkuntzako 3 urtetik Lehen Hezkuntzako 3. mailara arte): Ospatu...Sakondu
Ikastolan semea edo alaba negarrez izteak guraso bezala larritu egiten gaitu. Normala da; gehien maite duguna dira, eta normala da baita haurrek negar egitea ere. Helduoi ez al zaigu kostatzen oporrak atzean itzi eta ikasturteko errutina eta erronkei aurre egitea? Ez larritu gehiegi egokitzapena hasieran zaila bada. Osasungarria da, eta ziur asko zurekin duen lotura oso...Sakondu
Ikasturte honetan, Haur Hezkuntzako ikasleek hainbat berrikuntza eta hobekuntza dituzte musikaren, ingelesaren eta ongizate fisiko eta emozionalari ematen dioten arretaren esparruetan. Musikaren arloko berrikuntzak: Musikarako hastapena Haur Hezkuntzatik gure proiektuaren zati bat bazen ere, aurten beste urrats bat eman dugu musika ikaskuntza egituratzeko. 5 urteko ikasleek Itsasorekin, Lehen Hezkuntzako musika irakaslearekin, astean behin egiten duten...Sakondu
Ikasturte hau gure instalazioetan hobekuntza garrantzitsuekin hasi da, gure ikasleentzako hezkuntza- eta ongizate-ingurune onena eskaintzen jarraitzeko pentsatuta. Horietako batzuk amaituta daude eta beste batzuk amaitzetik oso gertu, hala nola: • Futbol-zelai berria eta kirol-guneak: zelai berritua, kirol honetaz eta beste batzuez gozatzeko aproposa, hala nola kalisteniaz gozatzeko, futbol-zelaiaren ondoan horretarako egitura jarrita. • Atletismo pista...Sakondu
Hizkuntza baten helburua bere bidez gure egunerokoan bizitzea da. Hizkuntza erabiltzen dugun neurrian, gainera, aberastu egiten dugu, esparru bakar batera mugatu beharrean, hala nola akademikora edo lan-arlora. Horrez gain, gure kulturaren ezaugarri eta oinarri den hizkuntzaz ari garenean eta haren hedapena eta etorkizuna gure esku dagoenean, helburu pertsonaletik haratago onura kolektiboa bihurtzen da. Guztion kontua....Sakondu
Gure Ikastolatik, ilusio berezia egiten digun ekimen berri bat abiarazi dugu: gurasoei zuzendutako euskara ikastaroak eskaintzen ditugu! Hala zerotik hasi nahi dutenak nola hobetu edo titulu ofizial bat lortu nahi dutenak aukera hori izatea nahi dugu. Eskolak A1 mailatik (hasierakoa) C1 mailaraino (aurreratua) egongo dira, maila eta behar guztietara egokituz. Helburua oso argia da: etxean...Sakondu
Zer iruditzen zaizu zure trebetasunak partekatzeko espazio bat izatea, ongi ematen zaizun hori erakusteko eta zure lagunak bide batez entretenitzea eta zu zeu hobeto ezagutzea? Lehen Hezkuntzan badaukate. Ahotsenea du izena eta ostegunero egiten da 11: 15etik 11: 45era. Gaur bertan inauguratu dugu gune hau ikasturte honi dagokionez. Aurrera!Sakondu