Amorebieta-Etxanoko jaietako maskota da. Zornotzako jaiak laster datozala gogorarazten digun hontz jatorra. Bada, duela aste batzuk, Udaletik lamina batzuk hurbildu zizkiguten, Lehen Hezkuntzako ikasleak Zor hontzaren egokitzapen propioa jaietan egitera gonbidatuz. Eta danborrari, saskibaloi-taldeko kide, DJ eta xake-txapelketan jolasten irudikatu dute Zor hontza. Ikusi nahi duzu? Irudiekin utziko zaitugu. Aldi berean, zornotzar guztiei jaiak zoriontzeko...Sakondu
Jarduera fisikoak, naturarekiko kontaktuak eta jolasak onurak dakarzkie gorputzari, adimenari eta emozioei. Horregatik, haur eta nerabeen garapen integral eta osasungarrirako funtsezko elementuak dira. Horretarako, La Caixa Fundazioak, CaixaProinfancia programaren barruan, DiverRetos Udako Koadernoa kaleratu du. Koadernoak bost jarduera erraz biltzen ditu, modu dibertigarrian sormen-trebetasunak, psikomotorrak, gizarte-harremanak eta talde-lana garatzea sustatzen dutenak. Miren Munitis, Lauaxeta Ikastolako...Sakondu
Egunak aurrera doaz eta udalekuen egunak ere. DBHko zenbaiten kasuan, gure inguruko mendiak zeharkatzen ari dira egun hauetan. Mendi abentura kanpamentua da. Kanpamentu hau esperientzia oso bat da, ez bakarrik etxetik kanpo bi gau igarotzearen emozioagatik, baita gure inguru pribilegiatuan partekatu eta esperimentatuko duten guztiagatik ere. Kanpamentuan, aire zabaleko hainbat jardueratan parte hartuko dute, trebetasun...Sakondu
Beti bilatzen dugu gure ikasleei ikasgelatik haratago joateko aukerak eskaintzea, eta bakoitzak, oporretan, lehentasun eta interes desberdinak ditu adinean aurrera egin ahala. Batxilergoko 1. mailan, adibidez, aisialdiko begirale-ikastaro batean parte hartzen ari dira. Prestakuntza horrek, garapen pertsonala aberasteaz gain, ateak irekitzen dizkie lan-arloan, eta udetan diruren bat irabazteko aukera ematen die. Aisialdiko begirale-ikastaroari esker, trebetasun...Sakondu
Asteburu honetan, abentura zirraragarri bati hasiera eman diote ikasle batzuek, Lizarra eta Eginoko kanpamentuetara bidean. Datozen bi asteetan, jolasetan, aire zabaleko jardueretan, lagun berrietan eta bizitza osoan zehar lagun izango dituzten esperientzietan murgilduko dira. Haientzat, bi aste hauek aukera paregabea dira ikasgelatik kanpo hazteko eta ikasteko. Kanpamentuetan, ondo pasatzeaz gain, oroitzapen ahaztezinak sortzen dituzte, eta...Sakondu
Itxura ona du, ezta? Guraso gehienoi gureaz gozatzeko pixka bat itxarotea tokatzen zaigun arren, gure seme-alabak oporretan daude jada. Eta Lauaxetaren proposamenen alde egin dutenak, bete-betean ari dira gozatzen. Ikusi nahi duzu? Lauaxetaren udaleku irekiak abian dira dagoeneko, adinaren araberako jarduerak: eskulanak, ibilaldiak, bela, monitoretza ikastaroa, … argazkietan begiratu bat eman dezakezu edo informazio zehatzagoa...Sakondu
Aspaldi ez genuen elkar ikusten, eta, egia esan, gogoa genuen. Horregatik, horri konponbidea emateko bazkari bat antolatu genuen: egun batean Lauaxetan ikasi zuten pertsona guztiekin berriz elkartzeko bazkari eta erromeria. Berriro elkartzeko egun bat, bizitakoak gogoratzeko, eta egun batean gelakide izan zenituzten beste pertsona batzuen berri izateko. Bideo batekin eta eguneko argazki batzuekin utziko zaituztegu....Sakondu
Atseden hartzea ere ikasketa garrantzitsua da. Gure seme-alaben bizitzarako baliagarriak eta garrantzitsuak diren gaitasunez hitz egitea gustatzen zaigu. Orain atseden hartzeko sasoia dator, eta horretaz gozatzekoa. Atseden hartu indarberritzeko. Uda zoriontsua opa dizuegu eta irailean indarberrituta itzuliko gara, ikaskuntza-esperientzia eta proiektu berriekin! Atseden hartu, ondo izan eta bueltara arte! Zaindu, ondo izan eta besarkada bana!Sakondu
Alde batera zein bestera begiratu, egutegiaz haratago, Lauaxetan uda eta oporrak arnasten dira. Baina beste zerbait ere arnasten da: aire garbia eta natura. Naturak hormarik gabeko gela eskaintzen du, haurren garapen integrala sustatzen duten ikasgaiez betea. Beren ingurune naturalarekin elkarreragina dutenean, beste modu batera ikasi eta hazten dira. Ez gaude hirigunean, baina hori zortea da...Sakondu
Oporretarako egun gutxi batzuetara eta goizeko jardunean, zer egin egun hauetan motibagarri izateko eta ikasten jarraitzeko? Jarduera asko egiten dira, baina, adibidez, DBHn talentu-tailerrak garatzen ari dira: esploratzaileak, pintura, dantzak, kirolak, joskintza eta birziklapena, kantua eta orkestra, sormenezko idazketa, laburmetariak, gozogintza, eskulanak, irrati eta podcasta, … ikasleek egun horiek amaitzeko haien zaletasunen arabera aukeratzekoak, zerbait...Sakondu