Gaurkoa egun zirraragarria izan da gure ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat! Aukera paregabea izan dute antzerkiaren munduan murgiltzeko, gure zentrotik atera beharrik gabe. Nola liteke? Beno, Markeliñe antzerki konpainiak zuzenean ekarri digu agertokiaren magia guztia. Oraingoan, antzezlanak gai berezi bat zuen: ingurumena. Jarduera liluragarrien, elkarrizketa inspiratzaileen eta eszenografia erakargarrien bidez, gure ikasleak gure planeta...Sakondu
Aste honetan zehar ikasle eta irakasle belgak hartuko ditugu Lauaxetan. 54 ikasle guztira, DBH4. mailakoak, eta egunotan, eguraldiak ahabidetzen badu, gure inguruak eta kulturaren ezaugarriak erakutsi nahi dizkiegu. Askotariko trukeak egiten dira Lauaxeta Ikastolatik. Ongi etorri!Sakondu
Asteburu honetan, apirilaren 13an Zientzia eta Tekmologia Fakultatean “IX. Udaberriko matematika Lehiaketa”. Bertan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 56 ikastetxetako 584 ikaslek parte hartuko dute, Lehen Hezkuntzako 4. kurtsotik Batxilergoko 2. mailara arte. Haien artean Mikel Patino Torrecilla, Evan Mugica Molis, Izaro Pagalday Aburto, Irati Ugartetxea Intxaurbe, Miren Mondragon Alvarado, Aroa Fernandez Cisneros eta Xabier Ayerra...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Maia Ramirez Aguirrek eta Maider Uriarte San Martinek osatutako “Zientzialariak” taldea Euskal Autonomia Erkidegoko faseko irabazlea izan da, eta horrela, uztailean Euskadi Estatuko fasean ordezkatzeko sailkatu dira. Non pilatzen dira plastikoak ozeanoan? Zein da atmosferatik ihes egin eta igotzen den globoarentzat amaiera probableena? Galdera horiei egin behar izan diete aurre DBHko hirugarren mailara...Sakondu
Batzuetan, horrenbeste espero dogun asteburua iristen da, eta ez dakigu zer egin. Familia osoa dibertituko dauan planen bat nahi dogu, eta bide batez balio erantsiren bat badauka, hobe. Ideia horregaz, ekintza proposamen batzuk pentsatu doguz. Begiradatxo bat bota nahi? Hezkuntza-etaparen eta ikasturtearen arabera bereizitako ibilbideak, bisitak, jarduerak eta ekitaldiak dira, gelan lantzen ari diren edukiei lotutakoak. Ikusteko, esteka honetara sartu zaitekez.Sakondu
DBH 3. mailako ikasle batzuk irabazi dute Euskadi mailako Espainako gazte olinpiada zientifikoa. Lehenengo fasea ikastolan onlinean egin ondoren, Euskadi mailan irabazle izan dira Maia Ramirez Aguirre eta Maider Uriarte San Martin! Olinpiada hauek Stem ingurukoak dira eta matematikak, teknologia, biologia, geologia, fisika, kimika, edo astronomía bezalakoak dira gaiak. Informazio gehiago duzu ondoko estekan: https://quintescience.es/ijso/fase-autonomica-2024/Sakondu
Lauaxeta Ikastolako animaliak oporretan ere zainduta eta atendiduta daude, baina ikasleak oporretatik itzuli ondoren, haiek berriz ere bisitatzeko eta zaintzeko unea izan da. Izan ere, animaliak zaintzea oso esperientzia aberasgarria izan daiteke haurrentzat. Hauek dira ikas ditzaketen gauzetako batzuk: Erantzukizuna: Animalia baten zaintzaz arduratzean, hala nola elikatzeaz, ura emateaz eta bere espazioa garbitzeaz, erantzukizunak betetzearen...Sakondu
Txirringa eskolan programaren baitan, gaurkoan ikasleek Lauaxetatik Zornotzara joan-etorria egin dute, ikastolatik pasatzen den bidegorria erabiliz. Espazioa ez zaie falta, eta eguraldi ona lagun dute gaur; beraz, esperientziak, berritasunaz eta ondo pasatzeaz gain, asko ikasteko aukera eman die. Besteak beste: Bide-hezkuntza:zirkulazioari, seinaleztapenari eta oinezkoekiko errespetuari buruzko ikaskuntza, bide-hezkuntzaren oinarri gisa. Balioak: elkarrizketaren, adiskidetasunaren, ulermenaren eta borondatearen...Sakondu
Bihar, Athleticen lorpena ospatzen den egun berezi honetan, hedabideek ikastolek egunari nola aurre egiten dioten jakin nahi izan dute eta horretarako Lauaxetarengana hurbildu ziren atzo. Zentzu horretan, gure lehentasunak lana, hezkuntza-zerbitzua eta segurtasuna dira: – Familiei eta ikasleei zor diegun hezkuntza-zerbitzua: hori horrela izanik, biharko eguna eskola-eguna da guretzat, eskola eta eskolaz kanpoko eskolei eutsiz,...Sakondu
Oporrak baino lehen, gure irakasleetako baten oporretako maleta egiten laguntzeko gonbidapena luzatzen genizuen. Maleta oso bereziak ziren, izan ere, Iñaki Mardarasek Kenyako kostaldeko Diani Beachera joateko egiten zituen, bertako familiei bizi-beharretan laguntzeko asmoz. Africsoul erakundearen eskutik egiten zuen, zehazki Africsoul School proiekturako, izan ere, herrixketako haur gehienak muturreko pobrezian bizi dira eta familiako kideren bat...Sakondu