Aste Santuko oporren aurretik, urtero bezala, elikagaien bilketa solidarioa egin genuen. Ekimen honek komunitate gisa indarrak batzeko aukera ematen digu, gehien behar dutenei laguntzeko eta Lauaxeta osatzen dugun 1.000 familia eta 1.400 ikasle baino gehiagoren indarra baliarazteko. Guztion eskuzabaltasunari eta elkartasunari esker, elikagai ez galkorren kopuru ikaragarria bildu ahal izan genuen. Eta gaur, keinu hori...Sakondu
Opor onak izan dituzuela espero dugu. Orain, pilak kargatu berri, bideari berriro ekiteko eta kurtsoaren azken etapa honetan lan egiteko unea da. Eta uste baino lehenago igaroko da. Batez ere Batxilergoko gure ikasleentzat, azken txanpa garrantzitsu bati uste bainok lehenago aurre egingo baitiote. Badakigu azterketak, proiektuak eta erabakiak dituzuela aurretik, baina badakigu baita horiei aurre...Sakondu
Pixkanaka aurrera doa ikasturtea eta Aste Santuko oporretara heldu gara! Lerro hauetatik opor-egun onak opa nahi dizkizuegu, eta ikasturtearen azken txanpari aurre egiteko energiak kargatzen lagunduko dizuen atsedena izan dezazuela. Ondo izan eta bueltara arte!Sakondu
Gaur arratsaldeko 18:23etan Lauaxetak hartuko du lekukoa Korrikan. Aurretik, 16:30etatik aurrera, musika eta txokolatea izango ditugu ikastolan, ondoren Korrika girotzeko, ospatzeko eta elkarrekin bat egiteko. Baina, gainera, gaur goizean Lauaxetan gure Korrika Txikia ospatu dugu. Euskararen aldeko Lauaxetaren ekimen hau eta beste batzuk ikusi nahi badituzu, esteka honetan klik egin dezakezu. Aurrera, guztiona da eta!Sakondu
DBHko 3. mailako ikasleak garatzen ari diren diziplinarteko proiektua aukera paregabea da dibertsitatearen ikuspegitik herritar guztien beharrak asetzen dituzten komunitate jasangarriak diseinatzearen garrantzia aztertzeko eta ulertzeko: adinekoak, gazteak, haurrak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak, askotariko genero-identitateak dituztenak, etab. Proiektu honetan zehar, ikasleak beren nortasunetik eta beren beharrizanekiko loturatik abiatzen dira, gizartean dagoen aniztasunera zabalduz gero, eta...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako ikasle bik, Haregin taldea, Lauaxetako berdintasunaren aldeko taldearen ordezkari moduan, Emakundek antolatutako Berdintasunaren aldeko belanauldiak: ondare eraldatzailea izeneko ekitaldian parte hartu zuten atzo. Belaunadien arteko topagunea IED Kunsthalen izan zan. Emakundeko zuzendaria den Miren Elgarrestak aurkeztu zuen ekitaldia eta moderatzaile lanetan. Beijing ’95eko Nazioarteko Konferentzian kazetari moduan partaidea izan zen Sonia Hernando izanz en....Sakondu
Letreiatze-lehiaketak (spelling) oso ezagunak dira mundu anglosaxoian, baina Euskadin ere baditugu. Atzo Lehen Hezkuntzako zenbait ikaslek parte hartu zuten Deustuko Unibertsitatean egin zen lehiaketan eta diploma lortu zuten. Maddi Dañobeitia, Maite Laskurain, Hugo Vazquez, Manex Lizardi, Leyre Willuveit eta Izaro Azkarate dira. Zorionak!Sakondu
DBHko 4. mailako ikasleak diziplina anitzeko proiektu batetan murgidulta daude. Helburua? Beren etorkizun akademikoari eta profesionalari buruzko erabaki informatuak hartzen laguntzea. Helburu hori lortzeko, zer hoberik leku beretik igaro eta haiek senti dezaketena ulertzen duenari entzutea baino. Gertuko pertsonen esperientzietatik ikasteko aukera dute, hala nola ikastolako gurasoengandik eta ikasle ohiengandik. Esperientzia pertsonal horiek ikasleei ikuspegi...Sakondu
Aste honetan zehar ikasle eta irakasle alemaniarrak eta frantsesak hartuko ditugu Lauaxetan. Hainbat pertsonari erakutsi nahi dizkiegu gure inguruak eta kulturaren ezaugarriak, egun gutxi batzuetan, aurretik gu haienean izan ondoren. Askotariko trukeak egiten dira Lauaxeta Ikastolatik. Ongi etorri!Sakondu
Aurreko egunetan elikagaien bilketa solidarioa garatu dugu. Ekimena ikastolako 2030 Agenda taldearen eskutik gauzatu da eta Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat izango da. Eskerrik asko parte hartu duzuen familia eta ikasle guztiei! Zuen laguntzari esker, hainbat elikagai bildu ditugu!Sakondu