Ikasterako orduan, badaude bizitzan zertarako balio izango diguten ez dakigun aspektuak, baina badaude baita unean bertan erabilgarriak direnak. Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako ikasleek Bihotz-biriketako Bizkortzeari (BBB) buruz hitz egin dieten osasun-profesionalen bisita jaso zuten atzo eta gaur. Saio hau funtsezkoa izan da haurrak lehen laguntzetako oinarrizko kontzeptuetan sartzeko eta larrialdi-egoeretan nola jokatu jakitearen...Sakondu
Ondo pasatzen dugun bitartean zerbait ikasten dugunean, emozioak ikasten dugun horretan inplikatzen ditugu, eta horrek errazago barneratzen laguntzen digu, eta, gainera, gozatu egiten dugu ikasten dugun bitartean. Hori da Pi Egunaren kasuan, gaur Lauaxetan ospatzen duguna, matematika lantzeko eta ikasleei hori egiteaz gain, haren garrantzia ikusarazteko asmoarekin. DBHko ikasleek erronka batzuk dituzte aurretik, erronka matematikoagoetatik hasi...Sakondu
Gaurkoan DBH4.ko 16 urtetako gazteek, Mikel Urdangarin musikaria gertutik ezagutzeko aukera izan dute, bere musikaz haratago, bera pixkat gehiago ezagutzeko eta eurak bezalaxe, helduagook ere gure beldurrak eta ametsak bitarteko dirala, erabakiak hartu behar ditugula sentitzeko aukera. Mikelek kontatu die, hain zuzen, nola zer ikasi ez zekiela eta, urte bete Eskozian eman zuen, ingelesa ikasi...Sakondu
Lauaxetatik igarotzen den Bizikleta-pista aprobetxatuz, gaur Batxilergoko ikasle batzuk bizikletan heldu dira ikastolara. Izan ere, ingurune paregabea dugu, eta bizikleta-pistarekin bidea gozatu egiten da eta sarbidea bermatuta dago, inolako atasko gabe! Izan ere, Louisekin, Bredako Unibertsitateko ikaslearekin, egindako Mugikortasun Iraunkorreko Planaren puntuetako bat da. Ziur, gainera, eguna ikasgelan erneago eta adeitsuago hasi dutela! Aurrera!Sakondu
Athleticekin hitzartutako klub gisa, eta gure futbola ikusarazteko asmoz, Non League Day jarri da abian, oinarrizko futbolaren garrantzia nabarmentzeko eta tokiko zelaietara joatea sustatzeko helburuarekin. Horretarako, Athletic Clubek martxoaren 23an eta 24an oinarrizko futbolaren urteko jaia ospatuko du, eta intereseko programa bat antolatuko du hitzartutako klubentzat eta herriko zaletasunentzat. Horien arte bi zozketa: Sare sozialena....Sakondu
LauHaixetara Irratiaren azken saioarekin, bihurrikeria eta istorio berriak iristen zaizkigu Ikastolatik! Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak mikrofonoen aurrean jarri dira berriro, oraingo honetan beren podcastaren pasarte berri honetan bizi izan dituzten pasadizoak eta esperientziak partekatzeko. Patioko bizipenetatik hasi eta ikasgelan bizitako uneetara, esatari gazte hauek euren munduan murgiltzera gonbidatzen gaituzte. Gogo bizia eta sormena uztartuz,...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako 9 ikaslek 4 sari eskuratu dituzte Exporecerca zientzia-azokan. Exporecerca Jove nazioarteko ikerketa-azoka bat da, 1999. urtetik publikoari irekia. Bertan, mundu osoko (Brasildik Arabiar Emirerri Batuetaraino) bigarren hezkuntzako eta batxilergoko gazteek beren ikerketa-proiektuak aurkezten dituzte hiru egunez, beraiek pertsonalizatutako standetan, beren ikerketak bisitariei zabalduz eta ezagutaraziz. Ane Marín, Gadea Martínez, Noa Blanco, Kattalin Portuondo,...Sakondu
San Mameseko zelaiguneak Greenpower Iberia-Bridgestone ibilgailu elektrikoen zirkuituaren laugarren edizioko lehen proba hartu zuen igande honetan. Horien artean, Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasleekin osatutako 2 taldek F24 modalitatean parte hartu zuten, 11-16 urte bitartekoan. Ekintzailetza-proiektu honen helburua mugikortasun jasangarria eta STEM trebetasunak – Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika – sustatzea da, beren auto elektrikoak diseinatuz...Sakondu
Joan den larunbatean, Lauaxeta Ikastolako 76 ikaslek ikuslez betetako entzuleria liluratu zuten, Josu Elberdin musikagilearen “Ametsen bidea” lanaren interpretazio ikusgarriarekin. Ekitaldia Zornotza Aretoan izan zen eta une zirraragarria izan zen artista gazteentzat zein haien familientzat. Momentutik harago, zer ikasi zuten esperientzia horri esker? Talde-lana: Ipuin musikal baten interpretazioak parte-hartzaile guztien arteko koordinazio bikaina eskatzen du....Sakondu
Zer iruditzen zaizu pentsatzen lagunduko dizun liburu bat edukitzea? Ezagunak zaizkizun pertsonaien bidez gidatuko zaituen liburu bat, bere ezaugarriak nabarmenduko dituena eta betaurreko batzuk ere eskainiko dizkizuna, horien bidez talde-lana edo ikasteko gogoa bezalako gauza garrantzitsuak argiago ikus ditzazun? Gure ikasleei asko gustatzen zaie eta sortzeko prozesu osoaren lekuko izan ondoren atzo jaso zituzten liburuak...Sakondu