Aste honetan atzera eginez, pasa den astean 4. DBHko ikasleek aukera paregabea izan zuten: Virginia Gamboa Aldecoa ezagutzea. CIC BIOGUNE ikerketa-zentroko doktoretza ikaslea da, eta bere ibilbide pertsonala eta ikerkuntza-esperientzia partekatu zituen gure ikasleekin. Topaketa honek aukera eman zien gazteei zientziaren mundura hurbiltzeko eta, zehazki, bularreko minbizia gainditzeko teknika berrien inguruko ikerkuntzan murgiltzeko. Virginia Gamboa...Sakondu
Igande honetan, Lauaxeta Ikastolako MugitekLab taldeek parte hartuko dute Greenpower Zirkuituko lasterketan, Amorebieta-Etxanon. Gazteek diseinatu eta eraikitako ibilgailu elektrikoen lehiaketa zirraragarri honek berrikuntza, talde-lana eta jasangarritasunarekiko konpromisoa sustatzen ditu eta Greenpower ekitaldien zirkuituaren parte da, Bizkaian antolatua Alfonso Líbano Firestone Fundazioaren lankidetzarekin. Oraingo honetan, Lehen Hezkuntza eta Batxilergoko taldeek ilusioz eta gogotsu aritu dira beraien...Sakondu
📢 Ostiral honetan, Lauaxeta Ikastolako 1. Batxilergoko ikasleek osasun mentalari buruzko hitzaldia jasoko dute AVIFESen eskutik, Bizkaiko Gaixotasun Mentaldun Pertsonen eta Senideen Elkartearen eskutik. 🏫✨ 🧠 Osasun mentala zaintzea osasun fisikoa zaintzea bezain garrantzitsua da. Nerabezaroa aldaketa handien garaia da, eta ezinbestekoa da emozioak kudeatzeko tresnak izatea, arrisku-seinaleak identifikatzen jakitea eta laguntza eskatzen noiz eta...Sakondu
Gaur, Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko ikasle talde batek Galdakaoko Ospitaleko ate irekien jardunaldian parte hartzeko aukera izan du. Esperientzia honek osasun-langileen eguneroko lana gertutik ezagutzeko eta ospitale baten funtzionamendua barrutik ikusteko aukera eskaini die. Jardunaldian zehar, gure ikasleek hainbat espezialitatetan sakontzeko aukera izan dute, osasun-arloan talde-lanak duen garrantziaz jabetu dira eta medikuntzan teknologia berriek duten funtsezko...Sakondu
Aurten ere, Forbes aldizkari ospetsuak eta El Mundo ikastetxe onenen zerrenda argitaratu dute, hezkuntza-sektorea aztertu eta hainbat faktore (hizkuntzak, prestakuntza-planak, berrikuntza, eskolaz kanpoko jarduerak, azpiegiturak, etab.) kontuan hartu ondoren. Emaitza Estatuko 100 eskola onenen zerrenda da, eta, horien artean, beste urte batez Lauaxeta Ikastola. Hemendik guztioi eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu, hau posible izan dadin egunerokoan egindako lanagatik,...Sakondu
Iikastea partekatzea da. Horregatik esaten da hain zuzen, batek irakasten duenean bi dirala ikasten dutenak. Ikasle nagusiek zientzia Haur Hezkuntzako geletara eraman dute, adinera egokitutako esperimentu dibertigarriekin. 🎨💡 Koloreen nahasketak, flotatzen duten objektuak eta erreakzio harrigarriak aztertuz, haurrek jakin-mina eta emozioa piztu dituzte zientziaren bidez. 🔍👦👧 💡 Zientziarako interesa pizteaz gain, esperientzia honek nagusien komunikazioa...Sakondu
Haur bakoitzak modu berezian ikasten du. Lauaxeta Ikastolan, ikaskuntza multisentsorialaren alde egiten dugu, esperientzia aberasgarria eta esanguratsua izan dadin. 🌱👀🎶 Gure gela multisentsoriala ukimena, ikusmena, entzumena eta mugimendua sustatzeko diseinatuta dago. Montessori eta Snoezelen metodologia inspiratuta, haurrak modu naturalean eta dibertigarrian mundua esploratzeko aukera eskaintzen du. 🧩🎨 Zein dira onurak? 🔥✅ Informazioa hobeto barneratzea✅ Gaitasun...Sakondu
Larunbat honetan, San Mamés estadio ezagunean, Greenpower Eco STEM lasterketan parte hartu dugu. MugitekLab proiektuaren baitan, gure ikasleek ibilgailu elektriko bat diseinatu, eraiki eta lehiatzeko aukera izan dute, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako (STEM) ezagutzak erronka errealean aplikatuz. Lasterketaren emozioaz haratago, esperientzia honek funtsezko trebetasunak garatzeko balio izan die, hala nola pentsamendu kritikoa, arazoen konponbidea...Sakondu
🚀 Atzera Kontaketa hasi da! Lauaxetako ikasleak buru-belarri ari dira azken xehetasunak prestatzen larunbat honetan, San Mamésen ospatuko den Greenpower Eco STEM lasterketarako. Gure taldeak ibilgailu elektrikoa optimizatzen ari dira, dena prest edukitzeko eguna iristean! 🔧⚡🌍 Lasterketa honek aukera paregabea eskaintzen die MugitekLab proiektuko ikasleei: ingeniaritza, diseinua eta iraunkortasuna uztartu, erronka teknologiko bati aurre egin...Sakondu
Industria Erronka FVEMek (Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa) bultzatutako proiektua da, industria Bizkaiko gazteei hurbildu nahi diena, STEM bokazioak pizteko helburuarekin. Horretarako, ikasturtean zehar, industria-enpresekin egindako topaketetan parte hartzeko aukera dugu, haien jarduera eta gehien eskatzen diren profil profesionalak ezagutzeko. Ekimen positiboa da ikasleen etorkizunerako eta Euskadiko ekonomiarentzat funtsezkoa den industria-sektorearen etorkizunerako. Aurrera!Sakondu