Bilboko Orketa Sinfonikoak beste antzezlan batekin batera “Emozioen mundua” jorratu zuen LH 6. mailako ikasleekin; gure haurrek sentitzen dituzten emozio ezberdinak izendatu eta musikaren bidez azaleratuz. Musika, emozioekin konektazewko modu natural bat, ezta?Sakondu
Gaur, DBH4. Mailako teknologiakko ikasleek ITP Externals ezagutu dute, Industria Erronka ekimenaren barnean. Industria Erronka FVEMek (Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa) bultzatutako proiektua da, industria Bizkaiko gazteei hurbildu nahi diena, STEM bokazioak pizteko helburuarekin. Horretarako, ikasturtean zehar, industria-enpresekin egindako topaketetan parte hartzeko aukera dugu, haien jarduera eta gehien eskatzen diren profil profesionalak ezagutzeko. Ekimen positiboa da...Sakondu
2024ko urtarrilaren 10ean ehun urte bete ziren Eduardo Chillida, XX. mendeko euskal artistarik unibertsal eta eraginkorrenetako bat, jaio zenetik. Sustraiak Euskal Herrian zituela, bere eskuek mundu osoko zerumugak besarkatu eta gizartea elkartzeko leku paregabe bihurtu zuten. DBHko ikasleek aukera aprobetxatu nahi izan dute beren ikaskuntzak gogoratzeko eta beren artean inspiratutako sorkuntzak egiteko. “Zuhaitz bat bezalakoa...Sakondu
Zer lotura dute hiru alderdi horiek? Lauaxetan berdintasunaren alde lan egiten duen Haregin ikasle taldearen ekimen bati esker, badute. Izan ere, 2. eskuko arropa-azoka txiki bat antolatu dute, bildutako dirua GKE batera bideratzeko, baina, zehazkiago, emakumea ahalduntzeko proiektu batera. Zuengana jo dugu ekimen solidario berri baten berri emateko, berdintasunaren alde lan egiten duen Lauaxetako Haregin...Sakondu
Hizkuntza bat ikastearen helburua hizkuntza horretan moldatu ahal izatea da. Ikasleak jendaurrean ingelesez hitz egin behar duten egoeretan azaltzea funtsezkoa da hizkuntzaren ikuspegi funtzionala garatzeko, gramatikatik haratago joango dena eta komunikazio eraginkorrean oinarrituko dena. Praktika honek ikasleei hainbat modutan egiten die mesede. Lehenik eta behin, ahozko adierazpenaren trebetasunak garatzea sustatzen du. Beste hizkuntza batean ahoz...Sakondu
Guraso gisa, badakigu egungo munduan heztea erronka handia izan daitekeela. Are gehiago nerabezaroan; izan ere, lagunak erreferente garrantzitsuak dira haientzat eta, batzuetan, onarpen horren bila, bestela egingo ez luketen presioei amore eman diezaiekete. Hori dela eta, prebenitzea eta gogoeta garaiz egiten laguntzea da helburua, unea iristen denean, beren bizitzetan plantea dakizkiekeen egoerei aurre egiteko baliabide...Sakondu
Bizitza ez daude konpartimentu estankoak, eta ikaskuntzan ere ez. Sarritan, askotariko ikaskuntzak sortzen dituzten bizipenak izaten ditugu. Gaurko kasua oso nabarmena da: Lauaxetaren kanpoaldean, gaur goizean, DBHko ikasle batzuk aurreskua dantzatzen ikus zitezkeen. Kultura eta gorputz-hezkuntza bateratuz. Estanpari Lauaxeta inguratzen duten mendien berdea gehitzen badiogu eta gure goizetako ohiko lainoa ere, “argazkia” “oso gurea” da,...Sakondu
Txirringa eskolan programaren baitan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek ikastolan bizikletaz ibiltzeko aukera izan dute. Espazioa ez zaie falta, eta eguraldi ona lagun dute gaur; beraz, esperientziak, berritasunaz eta ondo pasatzeaz gain, asko ikasteko aukera eman die. Besteak beste: Bide-hezkuntza: zirkulazioari, seinaleztapenari eta oinezkoekiko errespetuari buruzko ikaskuntza, bide-hezkuntzaren oinarri gisa. Balioak: elkarrizketaren, adiskidetasunaren,...Sakondu
PISAren txosten berri baten arabera, abenduan jaiotako haurrek emaitza akademiko txarragoak izaten dituzte urtarrilean jaiotakoek baino. EiTBk horretan sakondu nahi izan du eta horretarako Lauaxeta Ikastolara etorri zen atzo Martin eta Sofia protagonistekin zuzenean egoteko eta bere ikuspegia etapa ezberdinetako irakasleen esperientziarekin osatzeko. Ondorioa argia da: alde hori nabarmenago da Haur Hezkuntzako ikasleen kasuan, izan...Sakondu
Gaur, berriz ere, Txileko ikastetxeetako irakasleen eta zuzendarien ordezkaritza baten bisita jaso dugu, gure hezkuntza-sistema eta -proiektua ezagutzeko interesa erakutsi baitute. Ikasleak izan dira ikastolako hezkuntza-etapa desberdinetako geletara egindako bisitan gidari lanak egin dituztenak. Eskerrik asko! Sakondu