Oraingoan Lauaxetako LXT futbola LH4ko taldeko futbolari batzuek Athleticeko jokalariengandik gertuago sentitzeko aukera izan dute. Lezama denontzat programaren barnean, Lezamako instalazioetara hurbildu ziren, jokalarien aldageletan egon ziren eta Athletic Fundazioarekin hitzartutako kluben arteko barne txapelketa batean parte hartu zuten. Aurrera!Sakondu
Zalantzarik gabe, bizitzan garrantzitsua da ideiak argi izatea eta gure urratsak nora bideratu nahi ditugun jakitea. Behin puntu honetara iritsita, gure ideiak defendatzen jakitea eta bidean aliatuak lortzea ere funtsezkoa da da. Eta bizitzako trebetasun gehienak bezala, hori ere praktikaren bidez ikasten eta garatzen da. Hori da GreenPower-en karts elektrikoen proiektuan murgilduta dauden Batxilergoko teknologiako...Sakondu
Familia eta etxe baten atzekaldean hainbat lan eta zeregin daude. Batzuetan, ikusten ez diran zereginak: oharkabean pasatzen direnak, baina, neurri handi batean egunaren amaieran dugun gainkargaren arrazoia eta esku artean dugun zeregin garrantzitsuarenganako dugun konpromisuaren ebidentzia dira. Gure seme-alaben hezkuntzan ere gertatzen zaigu, nahiz eta batzuek ez diran ohartzen egiten dugun guztiaren dimentsioaz, zatirik ikusgarri...Sakondu
Gure seme-alaben bizitzako etapa bakoitzean, kezka eta erronka desberdinak sortzen dira, eta nerabezaroan, kezkatzen gaituen funtsezko gaietako bat drogena da. Lauaxeta Ikastolan, gure ikasleen ongizate integralarekin konprometituta gaude, eta horregatik hainbat hitzaldi eta esku-hartze egiten ditugu, bai nerabeei beraiei zuzenduta, bai zuei, haien gurasoei zuzenduta. Gai honi dagokionez, Sasoia erakundearen eskutik egiten dugu, eskola-etapa guztietan...Sakondu
Gabonak ez dira gutxi jateko garaia… baina agian ez dira ondo jatearen adibiderik onena. Arrazoi gehiagorekin, ondo jan eta elikatzea dagokigu, esku artean ditugun erronkei aurre egin ahal izateko. Sarrera labur honekin, hurrengo hiruhilekoko menurako esteka utziko dizuegu. Ondo jan eta ondo izan!Sakondu
Espero dugu familian Gabon onak gozatu izana. Orain, berriz ere errutinan murgiltzea eta eginbeharrei ekitea dagokigu. Urte hasiera erronka eta helburu berriak finkatzen ditugun garaia izaten da. Eta horrela da gure seme-alabentzat zein helduentzat. Une ezin hobea da zer lortu nahi dugun eta gure seme-alabak nola inspiratu ditzakegun hausnartzeko; izan ere, batzuetan nahi duguna baino...Sakondu
Eta iritsi da Olentzero eta Mari Domingi ikastolara etortzeko eguna! Gogoz hartzen dugu, eta haurrek are gehiago! Oporretatik itzuli arte agur esaten dizuegu eguneko argazki batzuekin izten zaituegu. Gabon zoriontsuak igaro eta urte berri on! Sakondu
Lauaxetako Batxilergoko ikasleek STARTInnova lehiaketako ideiak aurkeztu zizkioten atzo Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkateari. STARTInnovaren hamaikagarren edizioa da, ikasleek beren espiritu ekintzailea erakusteko eta garatzeko parte hartzen duten beste esperientzia bat. Atzo Ainhoa Salterain herriko alkatearen bisita jaso zuten ikasgelan. Informazio gehiagorekin utziko zaitugu esteka honetan. Aurrera!Sakondu
DBH 2. mailako ikasleek diziplina anitzeko proiektu bat garatu dute. Helburua: gaur egungo gazteak genero, orientazio eta identitate anitzen inguruan kontzientziatzea. Hau da, genero, generoaren identitate ez normatibo eta orientazio sexual ezberdinen inguruan ikasi eta hausnartzea izan du helburu, gizarte irekiago eta errespetuzkoa eraikitzeko. Horretarako, besteak beste, hiru esparru horietan sakontzeko ekintzak garatu dituzte: Emakume eta gizonezkoen...Sakondu
Atzoko egunean Athletic Clubek sari bat eman zigun, baina berez berea da saria: Unai Egiluz, Lauaxetako ikasle ohia eta Athleticeko jokalaria. Saria bere prestakuntzan eta garapenean laguntzeagatik aintzatespena da. Aurrera, Unai!Sakondu