By

Atutxa(e)ko Ainara
Atzoko egunean Athletic Clubek sari bat eman zigun, baina berez berea da saria: Unai Egiluz, Lauaxetako ikasle ohia eta Athleticeko jokalaria. Saria bere prestakuntzan eta garapenean laguntzeagatik aintzatespena da. Aurrera, Unai!
Sakondu
Gaitasun sozialak norberaren beharretatik haratago begiratzeko trebetasuna eskatzen du. Beste bizipen eta behar batzuk dituzten pertsonak daudela ohartuz. Egunerokoan aukera asko ditugu gure seme-alabei alderdi hori gogorarazteko, baina helburu hori lortzeko ekimenak ere abian jar ditzakegu. Jostailuen azoka solidarioaren kasuan, adibidez, haurrek bigarren eskuko jostailuak prezio sinbolikoan lortzen dituzte eta, gainera, bildutakoa kausa sozial batera...
Sakondu
Gizarte Ekonomiako lehen Sormen Jaialdia da. Helburua da gizarte-ekonomiaren balioak zabaltzea pieza sortzaileen bidez, bi modalitatetan: grafikoa eta ikus-entzunezkoa. Batxilergoko zenbait ikaslek parte hartu zuten eta Paula Marín, Judith Amayra, Ane Pradales eta Naia Ayarzaguenak EKOS Popular saria irabazi zuten Ikus-entzunezkoen kategorian, Jokin Díaz Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendariaren eskutik. Hurrengo estekan utziko dizugu berria.
Sakondu
Atzo, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek egun esberdin bat izan zuten, ikasgelatik kanpo, baina ikasketaz beteta. Itsasmuseumera bisita, Bilbotik ibilbidetxoa eraikin eta eskultura esanguratsuenak ezagutzeko eta Gabonetako jaiotzak ikustea. Eguneko irudi batzuekin utziko zaituztegu.
Sakondu
Lauaxetako ikasle batzuek beren bizitzako une batean emigratzeko beharra izan zuten pertsona batzuen bizipenak ezagutu dituzte eta haie esker, bi ikaskuntza handi eroan dituzte. Alde batetik, gure errealitateaz haraindi, bestearen oinetakoetan jartzeak, beste pertsona horrek mundua nondik begiratzen duen ulertzen laguntzen duela, beste hori hobeago ulertzen lagunduz eta enpatia handiagoz harremanetan jarriz. Eta bestalde, bizitzak...
Sakondu
Batzuetan erabakia argi dago, baina gehienetan aukera bat baino gehiago dago buruan. Informazioa eta laguntza eskaintzeko asmoz, larunbat honetan Orientazio Azoka ospatu dugu. Bertan, Batxilergoko azken ikasturteko ikasleek eta haien familiek unibertsitate ezberdinetara hurbiltzeko eta horietako bakoitzak eskaintzen dituen ikasketak ezagutzeko aukera izan dute. Larunbat honetan Lauaxetan egindako topaketa hau bat etorri zen Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta...
Sakondu
Egia da pertsona bakoitzak irizpide desberdinak izan ditzakeela ikastetxe baten alde egiteko. Hala ere, pertsona gehienek kontuan hartzen dituzte irizpide batzuk ere badaude. Zer irizpide hartu behar dira kontuan seme-alaben izenean non matrikulatu aukeratzeko? Zein da ematen duten hezkuntza-eredua?, nolakoak dira irakasleak?, zer emaitza lortzen ditu ikastetxe horrek?, zer tratamendu ematen die hizkuntzei?, zein da...
Sakondu
Batxilergoko Sari Berezien helburua Batxilergoa ibilbide akademiko bikainarekin egin duten ikasleen ahalegina eta dedikazioa aitortzea da, eta hori da, besteak beste, Jon Valbuena Álvarezen kasua. Hezkuntza sailburuorde den Begoña Pedrosak eta Ikastetxe eta Plangintza zuzendari den Eugenio Jiménezek joan den ostiralean banatu zituzten 2022-2023 Batxilergoko Sari Bereziak Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Gaur egun unibertsitatean graduko...
Sakondu
Lauaxeta familien kooperatiba bat da, eta horrek, familia moduan hain zuzen ere, gehiago parte hartzeko aukera ematen digu, ez bakarrik egunerokoan eta arlo akademikoan, baita ikastolaren kudeaketan ere, azken batean, familiak baitira ikastolaren jabeak. Hala, joan den ostiralean, urtero bezala, Kooperatibisten Ohiko Batzarra ospatun dugu, aurreikusitako gai-zerrendako puntuak aztertu eta Lauaxetaren etorkizunari begira erabakiak hartzeko....
Sakondu
Gaurkoa egun berezia izan da Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat, eurena ez den errealitate batera hurbildu ahal izan baitira. Hau da, bizitza osoa aurretik eta gogo, proiektu eta ilusio handia duten 11 urteko gazteen larrutik atera eta une batez adinekoen eta mendekotasun-egoeran daudenen larruan jarri ahal izan dira, haien errealitatea eta egunerokotasuna ulertzeko. Igurco Orue...
Sakondu
1 49 50 51 52 53 104