By

Atutxa(e)ko Ainara
Gutun lehiaketa eta Konekta 4. Euskara Batzordeak Lehen Hezkuntzako ikasleen artean antolatu dituen jarduerak edo lehiaketak dira. Aste honetan sari banaketa izan da. Zorionak a Nora Nuñez, Laia Artetxe, Klaudia Gonzalez, Madalen Ibarretxe, Kiara Baz, Enara Villaverde, Andoni Ciudad Real, Peio Mimentza, Markel Martín, Amets Carrasco, Irene Uribe, Ager Izaola eta Jon Etxebarria!
Sakondu
Minbizia da aurtengo EITB Maratoiaren kausa. ‘Minbizia Aurka Aukera Berriak’ leloarekin eta ETSren “Aukera Berriak” abestiarekin, Hockey Hot Shots taldeak eta Lauaxeta Ikastolak, bat egiten dugu minbiziaren aurka. Aurrera!
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Euskara taldetik, “Egunean behin” lehiaketa martxan jarri da ikastolako ikasleen artean eta batxilergo 1. mailako Aroa Fernández eta Miguel Carrasco irabazle suertatu dira! Bulegoren diskoa sinatuta eskuratu dute! Lehiaketaren inguruko informazio gehiago nahi? Hemen uzten dizugu. Zorionak eta aurrera!
Sakondu
Ezaguna da musikak gazteen artean duen eragina eta hainbat abesti edo musikarirekin sortzen den identifikazioa. Musika kulturara hurbiltzeko bitarteko ezin hobea da. Horregatik, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa zabaltzeko asmoz, Musikariak Ikastetxean programan sartu gara. Duela aste batzuk Liher-ekin egon ginen. Atzoko egunean ikasleek gertutik ezagutu zuten Odei Barroso. Eskerrik asko!
Sakondu
Gure seme-alabak hezteko zenbait gai edo esparrutan erosoago eta indartsuago senti gaitezke. Sexualitaterena, batzuetan ez da horietako bat. Guraso izan arren, ez dugu denetik jakin behar, eta gure seme-alabak hezteko orduan, gure ezagutzekin eta gaitasunekin egiten dugu, baina baita gure gabeziekin ere. Batzuetan gertatzen da gu ere ez gintuztela naturaltasunez eta argitasunez hezi esparru horretan,...
Sakondu
Atzokoan, LH 1. mailakoen txanda izan zan ikastolako errentari berriak ezagutzeko: gure astotxuak!
Sakondu
Gazteak Herri Itunaren aliatu bihur al daitezke indarkeria matxista prebenitzeko eta desagerrarazteko? Erantzuna argi eta ozenki eman dezakegu: Bai! Horri buruz dihardu Emakunderen podcast honek, non Uxue Abad eta Ager Uribek, Lauaxeta Ikastolako ikasleek, berdintasuneko eta teknologiako adituekin batera beren iritzia ematen duten. Hemen entzun dezakezu. Aurrera!
Sakondu
Guraso garen aldetik, gure seme-alabentzat onena bilatzen dugu, eta, horretarako, esperientzia duten profesionaletaz baliatzen gara, baina parte hartzea eta jarraipena egitea ere nahi izaten dugu. Gure seme-alaben ikastetxea kooperatiba bat izateak, hain zuzen ere, gehiago parte hartzeko aukera ematen digu, ez bakarrik egunerokoan eta arlo akademikoan, baita ikastolaren kudeaketan ere, azken batean, familiak baitira ikastolaren jabeak....
Sakondu
Konpetentziak garatzeko, beharrezkoa da haiek praktikan jartzeko aukerak eskaintzea. Horrela da ekintzailetzari dagokionean ere. Lauaxetako DBH 2. mailako ikasleek, Egin eta Ekin programaren bitartez, honetan ibili dira. Zehazki frustrazioari aurre nola egin landu dute. Izan ere konpetentzia hau ekintzaileentzako garrantzitsua da, baina baita gutariko edonork eguneroko egoerei aurre egiteko ere. Egin eta ekin, Bizkaiko Foru...
Sakondu
Zerbait ikasteko ez dago esperimentatzea bezala. Hori da Lauaxetan egiten ditugun truke-esperientzien kasua. Horietan ez da hizkuntza bat bakarrik ikasten. Beste kultura bat ezagutzen da, beste errealitate bat, horrek dakarren irekitasuna barne. Egun hauetan gure ikasle batzuk Danimarkan elkartrukean izan dira. Ondo izan!
Sakondu
1 50 51 52 53 54 104