Konpetentziak garatzeko, beharrezkoa da haiek praktikan jartzeko aukerak eskaintzea. Horrela da ekintzailetzari dagokionean ere. Lauaxetako DBH 2. mailako ikasleek, Egin eta Ekin programaren bitartez, honetan ibili dira. Zehazki frustrazioari aurre nola egin landu dute. Izan ere konpetentzia hau ekintzaileentzako garrantzitsua da, baina baita gutariko edonork eguneroko egoerei aurre egiteko ere. Egin eta ekin, Bizkaiko Foru...Sakondu
Zerbait ikasteko ez dago esperimentatzea bezala. Hori da Lauaxetan egiten ditugun truke-esperientzien kasua. Horietan ez da hizkuntza bat bakarrik ikasten. Beste kultura bat ezagutzen da, beste errealitate bat, horrek dakarren irekitasuna barne. Egun hauetan gure ikasle batzuk Danimarkan elkartrukean izan dira. Ondo izan!Sakondu
12 eta 16 urte bitarteko 80 neska-mutilek STEM erronken asteburu batean parte hartu zuten: 24 orduz erronka teknologiko bati irteera emateko. Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak, 80 nerabe batu zituen asteburu honetan 24 orduz, enpresa handiek sortutako erronkei aurre egiteko eta gazteengan ingeniaritzarekiko zaletasuna pizteko. Joandako ostiral eta larunbatean bertan izan zen, Lauaxeta Ikastolan. Telekomunikazio...Sakondu
Denok ditugu hitzen bidez adierazten ditugun asmoak eta helburuak. Baina gure ekintzek erakusten dute helburu horiekin benetan konprometituta gauden edo ez. Gure memorian ekintza, gertakari, adibide eta ebidentzia asko biltzen ditugu, azken urtean zer egin duguna azaltzeko asmoz. Zuretzat egin ditugunaren adibideak izatea garrantzitsua dela uste dugulako. Hitzekoak garelako eta eta hitzak ekintzetara eramatekoak. Besterik gabe,...Sakondu
Urtero, Munduko Hezkuntzaren Jarraipen Txostenak (GEM txostena) sakonean aztertzen du hezkuntzak maila globalean duen egoera. Edizio honetan, teknologiak munduan hezkuntza sustatzeko duen zereginean zentratzen da, Garapen Iraunkorreko Helburuek (GJH) ezarritako baldintzetan. Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (UNESCO) teknologiari eta hezkuntzari buruz egindako GEM 2023 txostenak teknologiak hezkuntzan duen eragina aztertzen du, eta ikaskuntzarako...Sakondu
Bizkaiko 28 erakundek parte hartzen dugu, BBK Kuna eta Esaderen eskutik, inpaktu soziala neurtzen eta kudeatzen ikasteko komunitate batean. Gure ekarpena hobeto neurtzea da helburua, “aldaketa positiboak eta berrikuntza” sortzen lagunduz. Eraginaren ebaluazioak gizarte-mailan gure programen eraginkortasunari buruzko informazioa eta erabaki hobeak hartzen laguntzen digu. Komunitate honi eta gure esperientziari buruzko bideo batekin utziko zaitugu.Sakondu
Hezkuntza emozionala funtsezko gaia da gure seme-alaben prestakuntzan. Lehen hezkuntzan, haurrak emozio ugari esperimentatzen hasten dira, eta une horretan ezar ditzakegu etorkizuneko adikzioak prebenitzeko oinarriak, horietako askoren atzean gure emozioen kudeaketa desegokia baitago. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan gai horri helduko diogu, hain zuzen ere. Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta Sasoiaren eskutik.Sakondu
Ezaguna da musikak gazteen artean daukan eragina, eta zer nolako identifikazioa sortzen den hainbat kanta edo musikarirekin. Kulturara gerturatzeko bide ezin hobea da musikarena. Hori dela eta, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa zabaltzeko, Musikariak Ikastetxeetan izeneko programara gehitu gara eta gaurkoan, DBH4.eko ikasleek Liher ezagutzeko aukera izan dute. Informazio nahi baduzu, ondoko esteka partekatzen dizugu.Sakondu
Batxilergoko 1. mailako ikasle batzuk boluntariotza-programa batean murgildu dira Orue egoitzan. Gaur hasi da, hain zuzen ere, ekimen hau, eta Orueko bi profesionalek programa aurkeztu diete gure ikasleei. Saio horretan, neska-mutilek gehiago ezagutu dute egoitzako bizitzari buruz eta egoiliarren bizitzan alde nola eragin positiboa egin dezaketen. Hemendik aurrera, gure ikasleek astero bisitatuko dute egoitza, egoiliarrekin...Sakondu