By

Atutxa(e)ko Ainara
Horixe gertatu da gaur. Araitz Peña, Lauaxetako ikasle ohia, gurera hurbildu da Batxilergoko ikasleekin hitz egiteko eta Israel eta Palestinaren arteko gatazkari buruzko azalpenak emateko. Izan ere, Araitz, Zuzenbidean lizentziaduna, Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko Giza Eskubideen doktoratu aurreko ikertzailea da. Bere ikerketak Nazioarteko Babesa, asiloa eta talde bazkide jakin bateko kide izatea...
Sakondu
Ikastolan euskararen erabilera sustatu nahi dugu eta hori dela eta eusLiderrak deritzon proiektuan murgilduta gabiltza. DBH 3. mailako ikasleei zuzenduta dago, hizkuntza kontzientzia garatzen hasten diren garaia dela iritzita eta programa honek, gazteengan hizkuntza portaera barriak sortzea du helburu. Lehenengo DBH3ko ikasle guztiek saio batzuk izaten dituzte AEKko irakasleekin, eta gero, jarraitu nahi dutenek, euskararen...
Sakondu
Gure ikasle eta seme-alaben garapenean ezinbestekoa  da sexu arloan ere haiek heztea eta batzuetan guraso edo irakasleak ez gara horretan aditua. Horregatik, dakienarengana jo dugu. Helburua? Gure seme-alaba eta ikasleak, aurreiritziak eta gizartearen mezu nahasgarriak alde batera utzita, arlo honetan ere heztea. Aste honetan, LH 5. Eta LH 6.ekoen txanda izan da. Gaiak: Tratu onetarako...
Sakondu
Guztiok ditugu beldurrak eta batzuetan gure bizitza baldintzatzen digute. Gaur bezalako egun batean, beldurra ematen duten munstroen egunean, aukera aprobetxatu nahi izan dugu zerbait positibo bihurtzeko. Horregatik, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek beldurra ematen dien zerbait pentsatu dute eta gure su txikian erre dute. Eta gauza bera egiten baduzu? Aurrera!
Sakondu
Lauaxetako biztanle berriek harrera ona izan dute eta ikasle guztiek ikusi nahi dituzte. Atzoko egunean, txikienen txanda izan zen. Ezin izan gara bisita guztietan egon, baina eguneko irudi batzuk uzten dizkizuegu!
Sakondu
Gaur, Lehen Hezkuntzako gure ikasleek dagoeneko tradizio bihurtu dutena partekatu nahi dizuegu: urriko azken asteleheneko Azoka! Ez da Gernikakoa bezain ugaria eta hornitua, baina ikasleek gozatu eta ikasi egiten dute, eta pozik daude! Urriko azken astelehenero, gogotsu biltzen dira azoka berezi hau egiteko, non gure eskolako baratzeko produktuak salgai jartzen dituzten. Ekitaldi hau porru, kalabaza...
Sakondu
Batxilergoko ikasleak dira, eta karts elektrikoen proiektuan murgilduta daude. Proiektu honetan, karts elektrikoekin diseinatzen, eraikitzen eta lehiatzen ari dira, ikasteko aukera ugari ematen dizkien hezkuntza-esperientzia paregabea, baina, egia esan, haratago doa. Haiei dagokie, halaber, beren proiektua defendatzea eta beren gastuetarako babesleak lortzea. Eta aste honetan bertan, adibidez, beren proiektua defendatzen aritu dira Gascan. Esperientzia hau,...
Sakondu
Bere bizitzako 16 urteetan norbait ezagutzen duzunean ez zaizu gauetik goizera ahazten. Asko dira bidean partekatzen diren esperientziak, bizipenak, uneak, zailtasunak eta pozak, eta horrek batu egiten zaitu. Horregatik gustatzen zaigu berriz elkartzea, zuengandik jakitea, zertan ari zareten, ikasten edo lanean, eta, batez ere, bizitza ondo doakizuela jakitea. Horregatik pozten gara zuek ere gogoratzen zaretenean...
Sakondu
Larunbat honetan hasiera ofiziala eman genion Kirol Egunean parte hartzen dutenen eskola kirolari: futbola eta saskibaloia. Eguzkia, kirola eta familia, dena batean. Eta egun eta ordu berean Haur eta Lehen Hezkuntzako familia eta haurrekin Astelehentxutxu ospatzen ari ginela kontuan hartuta, ikastolan giro ederra izan genuen!
Sakondu
Untxiak, ahuntzak, eskola-baratza, zuhaitzak landatzea… hori guztia udazkeneko egun eguzkitsu batean, naturan eta familia-giroan. Itxura ona du, ezta? Horrela izan zen. Joan den larunbatean, Lauaxeta Ikastolan, Astelehentxutxu eguneko argazki batzuekin eta bideo batekin utziko zaitugu, zuk zeuk ikus dezazun zelako giro ona izan genuen! Egun ona izan!
Sakondu
1 56 57 58 59 60 104