By

Atutxa(e)ko Ainara
Atzo Lauaxetako hezkuntza proiektuan interesa agertu duten Valentziako 3 ikastetxetako zuzendarien bisita jaso genuen. Ongi etorriak!
Sakondu
Aurten ere, Forbes aldizkari ospetsuak eta El Mundo egunkariak ikastetxe onenen zerrenda argitaratu dute, hezkuntza-sektorea aztertu eta hainbat faktore (hizkuntzak, prestakuntza-planak, berrikuntza, eskolaz kanpoko jarduerak, azpiegiturak, etab.) kontuan hartu ondoren. Emaitza Estatuko 100 eskola onenen zerrenda da, eta, horien artean, beste urte batez Lauaxeta Ikastola. Hemendik guztioi eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu, hau posible...
Sakondu
Ekitaldi ugari, gaurkoan, Lauaxetan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta: jolasak, HHn, berdintasunaren inguruko irratsaioa eta podcasta LHn, … protagonistak, ikasleak eurak eta, Lauaxetako talde feminista, berdintasunaren alde lan egiten duen ikasle-taldea. LHko ikasleen obra den bideklip batekin eta LHko ikasleek LauHaixetara Irratian berdintasunaren alde grabatu duten podcast batekin uzten zaituegu. Azken hau, ondoko esteka honetan entzun dezakezu....
Sakondu
Badatoz Aste Santuko oporrak gure seme-alabentzat, baina ez helduontzat, eta horrek erritmo desberdinak eta ohiko errutinatik aparteko zailtasunak sortzen ditu. Nola kontziliatu? Haurrarentzako balio erantsia duen eta zure betebeharrekin jarraitzeko aukera emango dizun proposamen bat nahi?  ASTE SANTUKO ZAINTZA ZERBITZUA (2 urtetik 5 urtetara) Apirilaren 11tik 14ra, 7:30etatik 16:30etara Ez dago garraio zerbitzurik Jantokia barne...
Sakondu
Gaurkoan, DBH 4. mailako ikasleek, Industria Erronka programaren barnean Azterlan enpresaren hitzaldia jaso dute. Industria Erronka FVEMek (Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa) bultzatutako proiektua da, industria Bizkaiko gazteei hurbildu nahi diena, STEM bokazioak pizteko helburuarekin. Horretarako, ikasturtean zehar, industria-enpresekin topaketak egiten ditugu, haien jarduera eta gehien eskatzen diren profil profesionalak ezagutzeko. Ekimen positiboa da ikasleen etorkizunerako eta Euskadiko ekonomiarentzat...
Sakondu
Asteburu honetan ospatu da First Lego League Euskadiren final handia, eta Maialen Junquera, Naia Anton, Elene Uribe, Garikoitz Robles, Maren Garnika, Ismene Vallejo, Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak eta Lauaxetako Robotika saioetan egindako robotak irabazi dute Arrasateko Udala saria, etorkizun oparoko gazteentzat. FIRST LEGO League Euskadi nazioarteko hezkuntza-programa bat da, eta urtero mundu osoko 110 herrialdetako...
Sakondu
Marta eta Ariane Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko ikasleei gaur Radio Euskadiko Boulevardean egindako elkarrizketa galdera honekin abiatu da. Emakumearen nazioarteko eguna baino bi egun lehenago, Radio Euskadik haiekin egon nahi izan du gazteek berdintasunaren inguruan duten ikuspegia ezagutzeko. Martak eta Arianek argi dute: asko dugu aurrera egiteko, eta bakoitzak kontzientziak mugi ditzake gizarte bidezkoago baten alde....
Sakondu
Etorkizunari buruzko erabakiak hartzeak erantzukizuna dakar berekin, eta, batzuetan, gure seme-alabek eta ikasleek erabakiak hartu behar dituzte, gauzak hain argi ez dituzten uneetan; izan ere, gauza batzuk urteak igaro ahala deskubritzen ditugu, norbere burua pixka bat gehiago ezagutzen dugunean. Lauaxetan, laguntzeko asmoz, diziplina arteko bi proiektu garatzen ditugu, astebetekoak, hain zuzen ere etorkizuneko erabakiak hartu...
Sakondu
3 urtetik beherako seme edo alabaren bat daukazu? Zure interesekoa izango dela eta, erantsita, Eusko Jaurlaritzak 0-3 urte bitarteko familientzako argitaratu duen laguntza berriaren inguruko informazioa partekatzen dizugu. Alde batetik laguntza beraren araudia lotura honetan.  Eta bestetik berau ulertzeko gida bat beste lotura honetan.
Sakondu
Elikadura osasungarriak zerikusi handia du garatzen ditugun ohiturekin eta heldu gisa egunerokoan ere eskaintzen diegun adibidearekin. Atzo, Lauaxetan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek sukalde lanak egin zituzten, pintxo osasungarriak eta ez hain osasungarriak eginez. Hori guztia Scienceko Healthy bites proiektuan. On egin!
Sakondu
1 71 72 73 74 75 104