Gure egunerokoan, ingurumenari gehitu edo kendu egiten dioten ohiturak garatzen ditugu, ia horretaz jabetu gabe. Eta, erronka bat jarri eta ingurumenaren alde jokatzen badugu? Horixe egingo dugu Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin eta haien familiekin, The Good Goali esker. Agenda 2030 programaren esparruan garatuko dugun jarduera berri bat da. Ingurumena zaintzea jolas bihurtzen dugu eta,...Sakondu
Berez zaila bada gustatzen zaigunarekin edo ondo ematen zaigunarekin benetan konektatzea, ez dugu gehiago zailduko kanpoko eragileek baldintzatuta. Arrakasta izateko eta zoriontsu izateko probabilitateak, gainera, zerikusi handiagoa du gure barruarekin kanpotik jasotzen ditugun edo jaso uste ditugun mezuekin baino. Horixe da gaur egun ere, generoan oinarrituta izan gaitezkeenari buruz dauzkagun mugen kasuan. Horiek gainditzeko eta,...Sakondu
Lauaxeta Ikastola gune ireki gisa ulertzen dugu. Ikastolak gizarteak une bakoitzean dituen beharrei erantzun behar diela uste dugu, ikasleak horretarako prestatuz, baina baita parte diran gizartea hobetzen laguntzeko ere. Horrek esan nahi du kanpoko erakunde eta entitateekin harremanetan egon, elikatu eta ikasi behar dugula, eta, era berean, gure esperientzia eta balio erantsia eman behar dizkiegula...Sakondu
Jazz musika zabaltzeko, musika honen garrantziaz sentsibilizatzeko eta artearen bidez elkarrekin modu ludikoan gozatzeko helburuarekin, gaur Jazz in the Classroom (Jazza in the Classroom) tailerra garatzen duten musikari profesional talde batekin gozatu dugu. Eskerrik asko!Sakondu
Gaur Deustuko Unibertsitateko ehun bat ikasleren bisita jaso dugu. CAFyD (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak) Gradua egiten ari diren ikasleak dira, eta Lauaxetan eskolaz kanpoko kirolari buruz gehiago jakin nahi izan dute.Sakondu
DBHko 3. mailako ikasleek proiektu bat garatzen dute ikasturte osoan zehar, kanpoko lehiaketetan parte hartzeko aukerarekin. Horren adibide dira Monica Gutierrez, Ane Iglesias eta Irati Seijoz, Sener Fundazioaren “Zientziaren aldeko erronka” esperientzian parte hartzera animatu zirenak. Eta hain ondo egin zutenez, finalera pasatu dira! Egindako lanak “Sunny nights” du izena, eta ilargi-gauetan edo ilargi horren...Sakondu
Ikasturtea aurrera doa eta oraindik eguraldiak laguntzen ez badigu ere, udan pentsatu behar dugu. Gure seme-alabak oporretan dauden egun horietan, baina gu, guraso garen aldetik, ez. Horrek dakarren guztiarekin, erritmo desberdinak diren heinean. Oporrak disfrutatzea nahi dugu, baina, aldi berean, balio erantsiko zerbait ematea. Udalekuak ondo pasatzeko eta trebetasun berriak garatzeko modu bikaina dira, helduok...Sakondu
Hainbat sektoretako ekintzaileen eta profesionalen esperientziak zuzenean entzuteko aukera izan ondoren, eta beren enpresan lan egin ondoren, iritsi da egiaren ordua. Batxilergoko 1. mailako ikasleek, bakoitzak bere standetik, beren enpresa aurkezten dute Lauaxetako ekintzailetza-azokan. Profesionalen epaimahai baten aurrean egin dute, eta hainbat ikuspegitatik baloratu dituzte beren lanak. Aldez aurretik, ikasleek astebete eman dute lanean. Aste...Sakondu
Eguneroko bizitzan, gure ikasleen bizitzan garrantzitsua den zerbait bezala, kirolari garrantzia ematen badiogu ere, gaurkoan Lauaxeta are kirolari gehiagoz bete zaigu. Izan ere, aurtengo inauterien gaia kirola da. Ikusi nahi duzu? Argazki batzuekin utziko zaitugu.Sakondu
Jarduera fisikoa eta kirola garrantzitsuak dira gure seme-alaben osasunerako. Ikastola garen heinean, gure sustraiak eta kultura ezagutzea eta baloratzea ere. Gaur egun, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek topaketa berean batzen dituzte bi alderdiak: Herri kirolen topaketa. Honen erakusgarri, irudi batzuekin utziko zaituztegu. Aurrera!Sakondu