“Santa Ageda bezpera dugu Euskal Herriko eguna, “etxe honetan zorion hutsa betiko euko al dabe…”. Urtero Santa Ageda bezperan abesten den abestiak dioen bezala, gaur Lauaxetan, Santa Ageda bezpera oraindik izan ez arren, txikienek zoriona opa dizue familia guztietan. Gaurko artisten bideoarekin utziko zaituztegu. Ongi izan eta besarkada bana!Sakondu
Zeintzuk dira eremu digitalaren arriskuak? Eta zeintzuk onurak? Gaitasun digitala gailu teknologikoak maila teknikoan erabiltzen jakitetik harago doa.Horien erabilera egokia be barneratzen du, jarduera bakoitzaren arriskuak eta onurak baloratuz. Gaurkotasuna duen gaia da, eta garrantzitsua iruditzen zaigu horri heltzea. Horregatiklantzen ari garen gaia da, bai ikasleekin, bai familiekin. Aste honetan DBHko 1. mailan egin dugunaren...Sakondu
Joan den larunbatean Zuhaitz eguna ospatu genuen. Plan horri esker, ikasleek gimnasia erritmikoan eta dantzan dituzten trebetasunak erakutsi zizkieten familiei, eskola ortuko uzta saldu edo Batxilergoko ikasleek landu duten auto elektrikoa erakutsi zieten. Egun horretatik aurrera, gainera, zuhaitz bat gehiago haziko da Lauaxetan. Eskerrik asko hurbildu zaretenoi!Sakondu
Gurasooi ez zaigu gustatzen seme-alabak sufritzen ikustea, maite ditugulako. Gainera, esperientzia handiagoa dugu bizitzan, gauza asko gertatu zaizkigulako, eta batzuetan egoera jakin baten aurrean oso argi daukagu zer egin beharko luketen edo zer ez luketen egin beharko. Baina ez da gure historia, ezta gure bizitza ere, baizik eta beraiena, eta batzuetan, mintzen bagaitu ere, huts...Sakondu
Baratze ekologikoaz gain, orain oilategi ekologikoa ere badugu Lauaxetan eta izen ere badu. Alai-alaia gainera: Luma alai! Gure oiloak eta etorkizunean etor daitezkeen beste hegazti batzuk nahi bezala ibiltzen dira aire zabalean, eta horregatik dira ekologikoak haien arrautzak. Oraingoz, nahi duten LHko familiek eros ditzakete arrautzak, baina ikasgelaka egingo da salmenta, beraz, adi izan! Hori...Sakondu
LH 5. eta 6.ko ikasleek, familia plan bat egitera gonbidatzen zaitue! 10:30tan hasiko da eta eguerdira arte luzatuko da. Eskolaz kanpoko gimnasia erritmikoko taldea ikusi ahalgo duzu. Eskolaz kanpoko dantza taldea baita. Batxilergoko GreenPower proiektukoen kotxe elektrikoa ikusiko duzu. Lauaxetako ortu ekologikoko sasoiko produktuak erosi ditzakezu. Zuhaitzaren landaketa ikusi ahal izango duzu. Festan parte hartzeko birziklatzeko...Sakondu
Gure seme-alaben etapa guztiak erronka bat dira, haiek aldatzen eta gainditzen doazen heinean eta beren bizitzan ikaskuntza berriak txertatuz garatzen doazen bidean. Baina batzuetan beldur garen etapa bat nerabezaroa da. Zer espero duzu beragandik? Nola lagundu gure seme-alabei etapa berri honetan? Pista batzuk eskaintzeko asmoz, Lehen Hezkuntzako 6. mailako seme-alabak dituzten familientzako saio berezi bat...Sakondu
Nerabezaroa erronkaz eta eskariz beteriko etapa da seme-alaben garapenean. Funtsezko helburuetako bat nortasunaren eraikuntza garatzea da. Aldi berean, nerabezaroan nerabeen pentsamendu, sentimendu eta desio asko beren sexualitatera zuzenduta daude. Prozesu horrekin batera, askotan, kezka, nahasmena eta ziurgabetasuna izaten dira, batez ere sexu-orientazioari dagokionez. Egun hauetan, Batxilergoko 1. mailako ikasleek gai honen inguruan hausnartu ahal izan...Sakondu
Puri-purian dagoen gaia da eta ETBk Lauaxeta Ikastolarengana hurbildu nahi izan du horren inguruan hausnartzeko. Mundu digitala eboluzionatzen ari da, horrek dakartzan abantaila eta arriskuekin, bai lan munduaren eremuan eta baita hezkuntza eremuan ere. Baina hori ez da gauza berria, denbora daramagu mundo digitalaren abantailez baliatzen eta arrisku posibleak arintzeko moduak definitzen. Aukerak eta errezeloak,...Sakondu
Gaur zuriz jantzita esnatu gara Lauaxetan, baina arazorik gabe iritsi gara ikastolara eta normaltasunez ari gara. Hori bai, txikienak izan dira elurraz gozatu eta esperimentatzen lehenak. Ikusi, ikusi argazkiak… Gainerakoan, gogoratu, datozen egunetako batean elurragatik ikastola ixtea erabakiko balitz, webguneko berrietan eta Facebook, Twitter eta Instagrameko gure sare sozialetan argitaratuko dugula. Bestalde, Onda Vasca, Radio...Sakondu