Obren eta espazioen azken fina da horiek erabilgarriak izatea eta sortu ziren helburuari erantzutea, ikuspegi pedagogikotik edo, besterik gabe, erabiltzaileen gozamenetik. Ikasleentzat, familientzat edo ikasle ohientzat baliagarriak izatea. Eta ez dago atzo Ikaspark estreinatu zuten ikasle batzuen aurpegiak ikustea bezelakorik. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzako parke bihurtutako gune berria da. bat. Argazkiekin...Sakondu
Galdera horri erantzuteko Batxilergoko ikasleak laborategian lanean hasi dira, patatak, sagarrak, ogia eta etxetik ekarritako beste elikagai batzuk aztertuz. Horretarako, hainbat erreakzio kimiko egin dituzte, elikagai bakoitzean dauden gluzidoak identifikatuz.Sakondu
Euskara Batzordeak Lehen Hezkuntzako ikasleen artean antolatu dituen jarduerak edo lehiaketak dira. Gaur sari banaketa izan da. Zorionak Lander Villasante, Jon López, Beñat Arza, Oier López, Irene Uribe, Unai Aburto, Jon Etxeberria, Aitor Maeso, Joane Artetxe, Iker Morales eta Aimar Domingori.Sakondu
Hori da Lauaxetan martxan jarri dugun erronka: hasiera batean zabor gisa botako genituzkeen materialetatik abiatuta jostailuak sortzea. Gabonetatik eta sarri askotan jostailuen erosketa handiak gertu egonda, are zentzu handiagoa du. Trash toys proiektuarekin, STEAM proiektuan parte hartuko duten artistak Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak izango dira. Helburua euren sormena garatzea eta jostailu berrien kontsumoari buruz...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako ikasleek Izar enpresa bisitatu dute, Industria Erronka programaren baitan. FVEMek (Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa) bultzatutako proiektua da, industria Bizkaiko gazteei hurbildu nahi diena, STEM bokazioak pizteko helburuarekin. Horretarako, ikasturtean zehar, industria-enpresekin topaketetan parte hartzeko aukera dugu, haien jarduera eta gehien eskatzen diren lanbide-profilak ezagutzeko. Ekimen positiboa da ikasleen etorkizunerako eta industria-sektorearen etorkizunerako, funtsezkoa...Sakondu
Etorkizuna aurreikusteko modurik onena etorkizuna sortzea dela diote, eta horretarako plan bat daukagu. Plan honek Lauaxetaren komunitate osoari bere garapena eta ongizatea erraztuko dituen espazioak eskainiko dizkio. Lauaxeta Campus 2021-2025 plan honek ikasketa, kirol eta naturguneen balioa handitzearen alde egiten du, berdegune gehiago sortuz eta ikastola osatzen dugun pertsonen arteko topaketa bultzatuz. Pedagogia, kirol eta...Sakondu
Lauaxetako ikasle batzuek beren bizitzako une batean emigratzeko beharra izan zuten pertsona batzuen bizipenak ezagutu dituzte eta haie esker, bi ikaskuntza handi eroan dituzte. Alde batetik, gure errealitateaz haraindi, bestearen oinetakoetan jartzeak, beste pertsona horrek mundua nondik begiratzen duen ulertzen laguntzen duela, beste hori hobeago ulertzen lagunduz eta enpatia handiagoz harremanetan jarriz. Eta bestalde, bizitzak...Sakondu
Batzuetan erabakia argi dago, baina gehienetan aukera bat baino gehiago dago buruan. Informazioa eta laguntza eskaintzeko asmoz, larunbat honetan Orientazio Azoka ospatu dugu. Bertan, Batxilergoko azken ikasturteko ikasleek eta haien familiek unibertsitate ezberdinetara hurbiltzeko eta horietako bakoitzak eskaintzen dituen ikasketak ezagutzeko aukera izan dute. Larunbat honetan Lauaxetan egindako topaketa hau bat etorri zen Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta...Sakondu
Lauaxeta familien kooperatiba bat da, eta horrek, hain zuzen ere, gehiago parte hartzeko aukera ematen digu, ez bakarrik egunerokoan eta arlo akademikoan, baita ikastolaren kudeaketan ere, azken batean, familiak baitira ikastolaren jabeak. Hala, joan den ostiralean, urtero bezala, Kooperatibisten Ohiko Batzarra ospatun dugu, aurreikusitako gai-zerrendako puntuak aztertu eta Lauaxetaren etorkizunari begira erabakiak hartzeko. Aurrera!Sakondu
Familien laguntzari esker, ospatu barri dogun Jostailuen Azoka solidarioan 1.194 € jaso ditugu! Bildutakoa, “La cuadri del hospi” erakundera bideratuko dogu, minbizia duten haurrei laguntzeko asmoz. Eskerrik asko beraz! Sakondu