Zapatu honetan eskola ortuko uzta jasoko dugu, ikasleek astelehenean, azken urriko azokan saldu dezaten. Etorri nahi al duzu eta bide batez Lauaxetako beste gune berri batzuk ezagutu? Lauaxetako Eskola Ortuaren proiektuaren baitan (Eneek-ek ortu ekologiko gisa ziurtatutakoa), hainbat azken urriko azoka ospatu ditugu. Gernikako urriko azken astelehenaren ildotik, ikasleek esperientzia esanguratsua izatea ahalbidetzen duen ekitaldia...Sakondu
Ez diogu inoiz ikasteari eta garatzeari uzten. Horrela gertatzen da ikasleen kasuan, gure kasuan, guraso eta profesional gisa, eta baita erakunde mailan ere. Gaurko egunean, hain zuzen ere, hezkuntza arloko berrikuntza eta pertsonen praktiken trukaketa ekitaldian izan gara, Euskalitek Kudeaketa Aurreratuaren 28. Europako Astearen barruan antolatutakoa. Gure aldetik, Expertia programa aurkeztu dugu, eta planteatutako gainerako...Sakondu
Elhuyar azokan saritutako Lauaxeta Ikastolako hiru ikaslek aukera izan dute BC materials, Material, Aplikazio eta Nanoegituren Euskal Zentroa, bisitatzeko eta bizitza hobe baterako Material Berrien inguruan ikasteko. Uxue Idirin Barquero, Martín Fernández Azaola eta Izaro Rioja Egileor izan dira suertatuak Ikerbasquek, Zientziarako Euskal Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) 2012ko ekainean abiatutako ikerketa-zentro autonomoa da....Sakondu
Hori da kontua, ondo pasatzea. Gainera, familiok gure seme edo alaba zein ordutan jaso behar dugun besterik ez arduratzeko eran antolatzen bada, poza bikoitza da. Gure seme-alabentzat eta guretzat. Eta poza agerian izan zen, bai. Hurrengo irudiak ikusi bestela. HH3 eta LH3 bitarteko seme edo alaba baduzu eta animatzen bazara, lotura honetan duzu informazio gehiago.Sakondu
Larunbat honetan hasiko dugu ofizialki lehian arituko direnen eskola kirola: futbola eta saskibaloia, eta LXT Kirol Egunean egingo dugu. Lauaxetan izango da, 9: 30etan, ekintza hauetan izena eman dutenei zuzenduta, eta haien familiei. Ekitaldiaren barne taldeen aurkezpena, ekipazioen banaketa, partidak eta Zure Txokoaren aurkezpena izango ditugu, Lauaxetak familientzat jarri duen txokoa, zuek ere indarberritu eta...Sakondu
Ez dugu guk esaten, Ming Kuok, Illinoisko Unibertsitateko Natur Baliabideen eta Ingurumen Zientzien Saileko irakasleak egindako analisi batek berresten du. Haurrek ingurune naturalarekin duten kontaktuak errendimendu akademikoa eta garapen osasungarria areagotzen ditu. Natura ikaskuntzarako baliabidetzat hartzeko garaia da; izan ere, ikerketa horren arabera, naturak zortzi modu desberdinetan areagotzen du ikaskuntza. Jakin nahi duzu nola? Artikulu...Sakondu
Ikasturtea hasi denetik hainbat truke jarri dira abian: Danimarka, Belgika eta orain Arroxela. Hizkuntzen, kulturaren eta aberasten duten bizi-esperientzien arteko truke-esperientziak. Ondo ibili!Sakondu
Batzuetan, haurrek ez dute plan handirik behar, lagunekin egotea eta jolastea besterik ez. Gauza sinpleekin gozatzen dute gozatzen dutela, eta gurasoei hori ondo datorkigu gure eguneroko bizitzaren prisak kontutan izanik. Lagunak, jolasa, dibertsioa eta familientzako erosotasuna. Ospatu programaren osagaietako batzuk dira: HH 3 urtetako eta Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek urtebetetzeak ikastolan bertan ospatzeko duten...Sakondu
Lauaxetan ikasketak burutzeaz haratago, batzen gaituen lotura zaindu nahi dugu eta, horregatik, une bakoitzean ikasle ohiei ere eskaini ditzakegun etahaien interesekoak izan daitezkeen proiektuak identifikatzeko konpromisoa hartzen dugu. Ikasle ohiekin eta haiek ikaskideekin kontaktua mantentzea gustauko litzaiguke. Horretarako, aurtengoan ikasle ohientzako zerbitzu batzuk identifikatu ditugu eta hauek eskuratzeko gure webgunean Ikasle Ohi (Alumni) bezela erregistratzea besterik ez duzu....Sakondu