Eta oporren ondoren, ohiko ohiturei berriro heltzeko eta klaseari berriro ekiteko eguna iritsi zen. Berrelkartzea, urduritasuna, ilusioa, nagikeria eta emozio topatuen eguna… ez al zaigu helduoi ere gertatzen? Ondo hasi ikasturtea eta aurrera!Sakondu
Heldu da ikasturte berria eta horri buruzko informazioa. Oraingo honetan jantokiko menua utzi nahi dizuegu. Era berean, gogorarazi nahi dizuegu lehen bi egunetan, irailaren 8an eta 9an, Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleak etxera bazkalduta joango direla, baina DBHko 1. mailatik aurrerako ikasleak indarberritzeko gogoz iritsiko direla etxera, jantokiko ordutegiagatik, bazkaldu gabe itzuliko baitira etxera....Sakondu
Izan dugun uda eguzkitsua deskantsatzeko eta ikasturte berriari indarrez ekiteko balio izana espero dugu. 2022-23 ikasturtea ere erronkaz, ametsez eta proiektuz beterik datorkigu, beraz hastera doan ikasturte honen hasieratik eta bukaerarte gure ikasle eta seme alabentzako ikasketa aukera berriak ondo aprobetxatu nahi ditugu. Zorionez, atzean utzi ditugu azken bi ikasturteetako COVID mugak. Momentuz autobusean bai...Sakondu
Orain bai. Ikasturtea eta udalekuak amaituta eta datorren ikasturteko lan batzuk aurreratuta, oporretan goaz. Atseden hartu ezazue eta indarbarritu, bueltan gogotsu erronka berriei aurre egiteko. Uda ona igaro!Sakondu
2. batxilgergoko gure ikasle den Maite Zubieta eta bere taldea, txapeldun gelditu dira ospatu berri den Europa mailako futbol sub 19 lehiaketan Zorionak eta aurrera!Sakondu
Egunak Aurrera, Lizarra eta Eginokoak ere bueltan daude eta honekin, gure seme-alabekin alkartzeko unea. Ondo etorri eta eskerrik asko monitoreei!Sakondu
Badira urte batzuk sare sozialetan gure ibilbideari ekin geniola, hauek eskaintzen dizkiguten abantailak aprobetxatuz, leiho bat irekiz, bai ikastolako eguneroko kontuak kontatzeko edo hezkuntzaren ikuspegitik interesgarriak iruditzen zaizkigun eduki eta hausnarketak kontatzeko. Lehenengo bloga izan zen, eta harekin batera Facebook, Twitter, Youtube, Linkedin, Pinterest, eta gero Instagram. Eta pausuz-pausu, dagoeneko 2.000 baino gehiago gara Instagramen...Sakondu
Datorren abenduak 18an, Bertsozale Elkartearen eskutik, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XVIII.edizioa ospatuko da Nafarroan. Lauaxeta Ikastolatik autobusa ipiniko da ikasle, guraso eta ikasle ohientzako, 10€tan. Izen ematea, irailetik aurrera izango da. Baina opor aurretik jakinarazi nahi genizuen, gurekin joateko aukera duzuela. Animatu sarrerak hartzera bertsozale, ikastolaren laguntzaz! Informazio gehiagorako, ikusi ondoko esteka.Sakondu
Udako oporrek askorako ematen dute. Jakina, atseden hartzeko eta ondo pasatzeko, gure ikasleek merezi duten bezala, baina baita denbora horren zati bat beren etorkizun akademikoari eta/edo profesionalari gehituko dion eta ekarpen positiboa egingo dion zerbait egiten emateko ere. Egun hauetan aisialdiko begirale ikastaroa Lauaxetan egitea erabaki duten ikasleen kasua da, aisialdiko begirale titulu homologatua lortzeko....Sakondu